Nola da posible halakorik? Noiz arte? Zergatik?
Erantzunak banan-banan, hau da, nire uste apal zein listopasatuan; egia esan, ezer baino lehen nire buruari baino ez egindakoak:
1.- Posible da Estatu Batuak, Erresuma Batua eta egiatan Europa Batuaren burua den Alemania (Hungria, Polonia eta beste erdipurdiko europar estaturekin batera) Israelen alde daudelako sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik, berdin dio erru historikoarengatik, islamofobiarengatik edo auskalo zer nolako interes estrategikoengatik den ala ez (Ahaztu barik, jakina, Espainia bezalako estatuen itxurakeria, hau da, itxuraz behintzat kontra egonda Israeli armak-eta barra-barra saltzen dizkiona).
2. Harik eta sionistek euren ametsetako Israel Handia zeharo osatu arte, hau da, ahalik eta palestinar gehien garbitu eta gero Israel etnikoki estatu judu hutsa izan dadin Palestina zahar osoan.
3. Cordell Hullek, Roosevelten estatu idazkariak, Somozaren kontura esan bezala: "Putakumea da, noski; baina gure putakumea da, alegia". Horrexegatik, bai.
Hala eta guztiz ere, argazkikoa suertatzen ari da gizadia funtsean sekula aldatuko ez delako: gizakia betiere gizakiarentzat otso, edo bestela esanda: gurean sasikumeak nagusi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario