Urtero udazken partean zapatuetan kostalderaino gerturatzeko ohitura dugu udako turista-pilak behin alde eta gero, bada garaia, beraz, kostaldean edo kostaldetik gertu bizi garenok gure kostaldea gozatzearren. Hori bukatu egin da, haatik, gaur urte osoan oporraldi, gaur egun urte osoan edonora zoazela Tazones bezalako herrixka batean jendetzarekin topo egin behar. Zer dela eta? Gaur kostaldeko herri gehienak erdipurdiko bukolismo baten antzeztoki txatxu, hutsal bat bilakatu egin direlako. Aspaldi marinelak izan ziren itsas-herriak gaur ostalariak dira gehienbat. Izan ere, ez omen dago inondik kresal usainik, hots, txikitan udaroan Mutriku aldera gindoazela hain berezkoa eta batik bat hain bihotzekoa, baita hunkigarria ere, azalekoa, zena. Azken hau, aitortzen dut erabat, oroimenaren iruzur bat omen da, edo izan leike, oroimena oroimin eginda; baina, iruzurra iruzur ere ezin dut nire gogotik kendu ordukoa gaurkoaren aldean guztiz egiazkoagoa begitantzen zaidana. Gaurkoan, berriz, eta gorago esan bezala, dena dira terraza, urtetik urtera terraza gehiago, ozta-ozta perretxikoen gisara bapatean, ezustean, lehen ezer ez zegoen plaza, txoko edo bazterretan azaldutakoak. Gaur egungo Tazones bezalako herrixketan terrazak baino ez dituzu topatzen. Errua, jakina, gu bezalako asteburu edo zapatuzaleona, gu geu ere arazoaren parte gara eta. Terrazak herri sarretatik ia-ia morru edo kai-muturreraino. Eta gainera, eta hori bai dela benetan bitxia, aztora/lotsa/barregarria, ezin zara inongo terraza batean eseri pote bat lasai askoan hartzeko mahaiak-eta bazkaitteko baino ez direlako!!! Ez, inondik inora ez, dena prest dutelako edonondik kotxez zein, edo batez ere, autobusez tropelka etorri ohi diren beste "larunbatero" batzuei bazka emate aldera eta gainera, nola ez, prezio benetan eskandalagarrietan.
viernes, 31 de octubre de 2025
AKABO BUKOLISMOAREKIN, BAI
Eta zer esanik ez, herria jaun eta jabe omen diren ostalarien bezkoko lukurrerua zein turista gehienbat maldridarren berbaro klitxezale ergela, baita berauek eskuturretan, lepo inguruan edota galtzerdietan ere erakusten duten piperpotoek nahitaez adierazten duten tentelkeria harro eta ezjakina ere, aintzakotzat hartuta, nola ez sumatu dena eskasa dela, itsusia, areago, etsaia.
Gauzak horrela, zer egiten duzu herrixka batean dena eskasa, itsusia edo etsaia begitantzen zaizunean, aspertu, nazkatu, ospa egin? Ez dakit ba, baina sekula baino arrotzago ikusten dut nire burua gaur egungo herrietan, beti soberan banengo bezala, betidanik sentitu dudan egonezina baina egun hamaika bider areagoturik, dena desatsegin edo gutxienez deseroso suertatuko balitzait bezala ezinbestez.
Zer dela eta? Herri asko eta asko, eta kostaldean baliteke gehienak, antzeztoki hutsa, hutsala, bilakatu dituzuelako ezari-ezarian baina etengabean ere bai. Beldur naiz hiritik at irtengo ez naizen bolada luze batez, hirietan oraindiokan ere behintzat gaur egun kostaldeko herrietan edonon antzematen dudan goblalizazioaren aje ergel, lapur eta batez ere lotsa/etsi/samingarrietatik, auzoetan bakarrik baldin bada ere, babes bilatzeko aukera dut eta.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
¿TRUCO O TRATO?
Son la una y pico de la mañana y oigo que llaman a la puerta de casa. Retiro la mirilla para ver quién está al otro lado y solo veo...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...

No hay comentarios:
Publicar un comentario