viernes, 31 de octubre de 2025

ALBISTEGI BERRIAK


 

   - Kaixo, hau ez da Txoriene, ez eta beste sukaldaritza edo gastronomia telesaiorik ere. Hau izango da gaurgero GAUR EGUN berria.


- Nolatan?!

- ETBko zuzendaritzak beste aurrerapauso bat ematea erabaki du.

- Zein aurrerapauso?

- ETBko zuzendariak albistegi guztiak sukaldaritza edo gastronomia albisteez josita daudela jabetu egin dira. Atzo bertan, esate baterako, kulturari edo aisialdiei zegokien arloan Gernikako Feriaren zein Basque Culinary Centerrek emandako sari batzuen berri eman zuten.

- Eta?

- Eta gauzak horrela, era azken hau ia-ia egunero suertatzen denez, sukaldari batek zein gastronomia youtuber batek albisteak zuzenean ematea erabaki dutela. Zergatik ez?

- Bai, zergatik ez, ETB betiere berrikuntzaren alde!

- Horixe bai

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DITXOSOZKO AKELARRE ETNONARZISISTAREN GAINEAN

         Hain gizakume ergela, "sinplia" edo agian gaiztoa naiz, beti herri xehe gehienaren gustu, grina edota joera nagusiei muzi...