viernes, 30 de enero de 2026

NEGU HURBILAREN A.E.I.O.U


 

    Aldatu da nire ametsa bizitzeko adorea

apal-apal
agian banaizelako beti izandako agurea
aurrerantzean.
Ezin dut uxatu izan bestelakoa izateko asea
eskas-eskas
egiatan ezer sendotan oinarritutako izatea
ezkutuan.
Iritsi da garaia guztiekin egiteko bakea
ilaun-ilaun
Inondik inora nekosoen ez zaidan nekea
Isilean.
Ororekiko mesfidantza eta ezustea
ozta-ozta
orainaldia bilakatu da azken ajea
ondarrean.
Utopia bakarra betierekotasunaren ustea
Uzkur-uzkur
Urrikarria dut nire porrotaren denbora errea
Urrunean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DITXOSOZKO AKELARRE ETNONARZISISTAREN GAINEAN

         Hain gizakume ergela, "sinplia" edo agian gaiztoa naiz, beti herri xehe gehienaren gustu, grina edota joera nagusiei muzi...