viernes, 16 de enero de 2026

NORBERAREN PROBINTZIA BELTZEAN


 

Norberaren probintzia beltzean dena da xumea.
Mugatzen gaituen hodeiertzeko irrits urrutia,
Estutzen gaituen harresiaren barruko bizimodu zurruna.
Zapaltzen gaituen gizarte itsuaren handinahikeria zimela,
Lotsagorritzen gaituen auzokideen uste sendo eta betierekoa.
Nahigabetzen gaituen ustezko adiskideeen irri malzurra,
Ernegatzen gaituen (ezkon)senitartekoen erruki zuria,
Gogogabetzen gaituen huts-opil eta porroten pilaketa astuna,
Kontsolatzen gaituen ardo onaren bikaintasun hordia,
Alegeratzen gaituen jende eta une ederren maiztasun garbia.

"Nahiz eta denok euren burutik ateratzen saiatzen diren,
Gorroto eta gordetzen dituen espetxetik bezala,
Badago mundu honetan mirakulu handi bat:
Nik sentitzen dut: bizi osoa bizi egiten da."

Pena handia, aldiz, azken lau lerro hauek nireak ez izatea,
Rainer Maria Rilkerenak baizik.
Izan ere, balio duten bakarrak ote dira,
honatx jatorrizko bertsoak:

"Und doch, obwohl ein jeder von sich strebt
Wie aus dem Kerker, der ihn hasst und hält, -
Es ist ein grosses Wunder in der Welt:
Ich fulle: "alles Leben wird gelebt."

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DITXOSOZKO AKELARRE ETNONARZISISTAREN GAINEAN

         Hain gizakume ergela, "sinplia" edo agian gaiztoa naiz, beti herri xehe gehienaren gustu, grina edota joera nagusiei muzi...