viernes, 2 de octubre de 2009
HARTSUAGARI IRIZTEN
Leitu berri dut HIRIAK argitaratua Juan Inazio Hartsuagaren Euskararen Egoerari irizten, benetako irakurketa gozoa, samurra eta zorrotza, nola edo hala asko eta askok euskaltzaltasunari buruz gogoan duguna ezin hobeto azaldua, ezin argi eta zuzenago euskaldungoaren ezaugarri nagusia euskararekiko axolagabekeria edo itxurakeria dela ziurtatzen duelarik hamaika exenplurekin. Benetan tipo azkarra Hartsuaga, bistan dago. Hala eta guztiz ere, ete betiko lez, sumatzen diot lantxo honi Euskal Herriko edozein gai jorratzerakoan falta ohi zaiona, Tolosa aldeko nondik norakoak ez direla beti eta orohar Bilbo, Lizarra edo Maulekoak, non euskaldunek ia gehienak Ikastola zein Euskaltegietatik pasatakoak izanda badute oso neurri handi batean euskaraz egiteko gogo edo grina bizia eta ezin zailagoa, euskaldun izateko egindago ahalegina ez baita nolanahikoa eta eskaldun zaharren euskararekiko axolagabekeria ikusita edo sarritan hauen partetik nozitu behar dituzten mesprezua zein gizalege eskasa kontuan izanda euskararen etorkizuna benetan negar egiteko modukoa begitantzen zaie.
Hartsuaga bezalako euskaltzale peto bat idatzian, tesian, eta beste batzuk praxian, nik uste badagoela itxaropen edo aukera handia gauzak nolabait aldarazteko, gutxienez euren burua euskaduntzat izanda euskara etengabe baztertzen dutenen itxura/arduragaberia agerian uztearren.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario