martes, 21 de septiembre de 2010
KALITAZTEKO SASIKUME JATORRA
Donostiko Alde Zaharreko Gandarias taberna entzutetsuan, dena mukururaino, eta bezeroetatik bi atso asiar, ez dakit Japonekoak edo nongoak, baina bai biotako bat makur-makur zebilela edadeak bentzuturik eta bestea gazteago baina zimur-zimur eginda ere, saiatzen zena zerbitzariak emandako platertxo bat pintxoz betetzen. Hala ere, koitaduari kosta egiten zitzaion erabakitzea zerbitzariaren nekerako. Zerbitzariak, Donostikoetaz ari naiz oraingoan, badakigu nolakoak diren, harroputzetan harroputzak, Alde Zaharrekoak batik bat. Eta hor zebilen aiko-maiko Ekialde Urruneko atsoa. Orduan zerbitzari handi biboteduna aspertu eta zakar-zakar hasi zen atso biekin: ¿os decidis o qué?.
Zorionez, atsoek ez zioten batere ulertu, ez ziren gazteleraz behar beste moldatzen, eta zerbitzaria, noski, are gutxiago ingelesez, denok baitakigu bertako zerbitzariek ez dituztela ezertan ikasi behar kanpoko hizkuntzak, alderantziz, kanpotarrak direla zerbitzariak ulertzeko ahaleginetan behar direnak halabeharrez.
Alabaina, bi atso asiarrek lehebailehen ordain zezaten xaxatu eta agurtutakoan barraraino heldu ziren hiru neska pinpirin, benetan ederrak, pertxentak, nahiz eta frantsesez hitz eta pitz aritu euskal itxura peto-petoa dutenak, seguru asko Iparraldetik propio etorriak Donostira pintxotan, nazioarteko zinema izarren atzetik segika, autografotan edo. Zerbitzaria, zer esanik ez, haiengana ziztu bizian gerturatu eta ote zekien frantses apurraz saiatu zen galdezka. Hiru neskatilak saiatu saiatu ziren ere gazteleraz baina ia alperrik oso baldar egiten zuten-eta. Zerbitzariak, aldiz, "compartir" hitz gaztelaua ezin hobeki ulertu eta berehala jaurti egin zien: ¿Y los novios, también compartís los novios? Neskatila frantsesek ezin jakin zertaz zihoan zirtoa eta irribarre goxo zein herabe marraztu egin zioten euren aurpegi gazteetan, badaezpada. Orduan, tipoa erdaraz egin ezean euskaraz ari zelakoan edo hiruetako batek eskatu egin zion bere Iparraldeko eskuaraz "halako bi, eta bertze bat hangoa..." Bukatu gaizki ulertuak, zerbitzariak ezin irribarretsuago zein lizunago platera luzatu eta haiek pintxoz bete egin zuten.
Jakin badakit hau guztiau ez dela aparteko ezer, edonon eta edonoiz suertatzen direla halakoak, ez dela batere harritzekoa etengabe paitatu ohi ditugun zerbitzari harroputzen aldetik atso zimurtu edo makurtuak, kanpotarrak baldin badira areago, gaizki tratatzea eta neskato pospolinak berriz ia lerde-jario, ia susara bezala. Badakit ere gurean guztiz arrunta dela zenbat eta harroputzagoa izan gero eta gutxiago jakin, hizkuntzak bereziki, zertarako ba, Marko Inkonparablea bisitatu nahi duenak ikas dezala euskaraz ala gazteleraz, ez bestela. Baina tristea da, oso, gurea bezalako krisialdi handi honetan oraindikan ere babalore larrusendoak nagusi izatea, ala hau bezalako jokabideak euskal kalitazteko turismoaren egiazko osagarriak al dira? Bagara hain jatorrak ezen behin baino gehiagotan putakume hutsak ere bilakatzen garen...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario