miércoles, 1 de septiembre de 2010
HAURTZAROAK
Banuen asmoa uda honetan BERRIAk argitaratutako sei idazleren haurtzaroei buruzko elkarrizketa zein artikuluen kontura zenbait iruzkin egiteko. Aldez aurretik aitortu beharrean gaude oso idazgai samurra dela edozein idazlerentzat, filosofoak, ez dakit orain nork, esan bezala "haurtzaroa benetako aberria omen da", kontuan hartuta. Hori dela eta, oso gogara, zinez goxatuz, irakurri egin nituen Castillo Suareze, Ramiro Pinilla, Arantxa Urretabizkia, Aurelia Arkotxa, Joxemari Iturralde eta Marie Darrieussecqen haurtzaroei buruzkoak.
Seiotako banaka batzuk ez beste ezagun ditu idazle gisa; Pinilla, Urretabizkaia eta Darrieussecq. Aurreneko biak dexente esmitatzen ditut, batez ere Arantzaren lana, oso txikitan leitu nuelako eta esan behar da nola edo hala liluratu egin ninduela ia lehenengo aldiz euskaraz idatzitako textu batek. Pinillaren idazlanek, zer esanik, aspaldi honetan betidanik merezi zuten arrakasta lortu dute eta bere trilogia famatua zenbait pasartetan nahiko astuna izanda ere, nik uste egindako ahalegina, hau da, gure herriaren gainerako nolabaiteko ikuspuntu historiko-mitiko oso pertsonala oso txalogarria eta batia sarigarria ere begitantzen zait-eta, zinez diot. Darriseussecqena, aldiz, orain dela oso gutxi leitu egin du Truismes delakoa, eta aitortu behar dut ez ur ez melur utzi egin nauela, hotz eta motz, ze ingotzau, baliteke bigarrenez hartu eta oraingoan bai behar bezala liluratu, liburuak berak hainbat eta hainbat irakurle egin bezala ia mundu osoan zehar.
Dena dela, haurtzaroaz aritu nahi nuke, baina inola ez nireaz, hori ez zaio inori axola, ezta ezer apartekoa, oso haur arrunta izan naiz orain gizona ere naizen aldetik ere. Alabaina, eta agian horrexegatik ere, sei idazleon kontakizunak oso gertukoak suertatzen zaizkit, guztietan nire idazle gogo edo senarekin zer ikusi duen zerbait topato egin dudalako. Ezta, ez, harritzekoa, idazle bainoago, edo baino lehenago, irakurle garen aldetik, gutxienez haur garela, ez baita, ez, oso zaletasun hedadua geurea, guztiz kontrakoa behin eta berriro gutiziatu arren. Oso txikitandik liburuek sorginduak edo akuilatuak koxkortu garenok ia erdi ezkutuko zaletasun bat edo delakoan geunden, ez baitzegoen gure inguruan, haur arruntak ginenez, hain arruntak behe-erdi mailako gizaseme-alabak garen aldetik, halako denpora pasa ezin bakartiagoa konpartitzen zuen lagun asko.
Hori dela eta, azpimarratu nahi nuke sei idazleon zenbait pasarte, nola edo hala hunkitu edo nire haurtzaroarekin zeozer parekatu eragin didatenak. Honakoak dira gehienbat:
Iñigo Aritza ikastolako giroaz ere oso oroitzapen ona gorde du Castillok, eta asko eskertzen die gurasoei han matrikulatu izana. «Garai hartan semea edo alaba ikastolan matrikulatzea oso hautu kontzientea zen. Gaur egun semea edo alaba D ereduan matrikulatzea ez da hain hautu kontzientea, nire ustez. Garai hartan ikastola alegala zen, eta esfortzu pertsonal eta ekonomiko handia egin behar zuten gurasoek, auzolan bidezko lan asko eta abar».
«Askatasun giroa» izateaz gain, literaturarako zaletasuna sendotu zioten liburuak ezagutu eta irakurri zituen ikastolan. Oraindik ere oso gogoan dituen liburuak: Mariasun Landaren Iholdi eta Txan fantasma, Bernardo Atxagak sortutako Chuck Aranberri eta Jimmy Potxolo pertsonaien abenturak...
Etxean ezagutu ez baina bai eskolan liburuekin jolas-solasean egon garenok ondo baino hobeto dakigu zer edo nori zor dizkiogu gure zaletasunaren hastapenak, zer edo nori eskertu behar genioke liburuekin harremanetan hasteko aukera. Alde horretatik eskola ezta beti izan sasiko espetxea edo antzekoa, dena ezta beti hain ilun edo beltz, betiere egon ohi diren argilunak.
Bilboko Uribitarte kalean egiten zuen lan idazlearen aitak, Trueba Y Pardo enpresaren bulegoetan. «Aitarenaren pareko edo maila bereko soldata zutenen familiek ez zuten uda kanpoan pasatzen», Ramirok garai hura gogoratuz dioenez. «Baina gure aitak ez zuen erraz etsitzen, eta nola edo hala familia uda kanpoan pasatzera eramaten zuen. Ez zuen dirua aurrezten. Dirua bankuari ematea baino nahiago zuen ondo pasatzeko erabili. Ondo pasatzeko berak eta bere familiak».
Nola ez hunkitu Pinillak bere aitari buruzko erretratua egindakoan, batez ere nirea hain bestelakoa izan dela beti kontuan hartuta, baina ez nioke inola ere nireari leporatuko, alderantziz, nireari beti milesker bizitzan hainbeste kemenez saiatzeagatik, nor berean behar bezain zintzo eta jator jokatu egin baitu aiurriak aiurri. Dena dela, eta beharbada guztiz kontrakoa ezagutu egin dudalako, zoratu, liluratu egiten nau Pinillaren aitak egindako eginahalak bere familiaren behin-behineko zoriontasunaren alde.
Hizkuntzak ere ez zuen bereizketarik eragiten, gaztelania zelako hizkuntza bakarra, baita euskaldunen artean ere. Arantxa Gurmendi eta haren ahizpa eskolan ezagutu zituen Arantxa Urretabizkaiak, baina urte batzuk geroago arte ez zuen jakin haiek euskaraz zekitenik ere, haiek Arantxa Urretabizkaia euskalduna zenik ez zekiten bezala. «Etxean eta lehengusuekin egiten genuen euskaraz. Hor bukatzen zen. Beste inorekin euskaraz hitz egiterik ez zitzaigun burutik pasatu ere egiten».
Ba al da beharrezkoa zeozer azpimarratzekoa halako egoera hain gaur egungoa izanda ere nire hiriko euskaldunen artean?
Familia Baigorritik Hendaiara aldatu zelarik, Aureliak hamar bat urte zituela, udak Erriberan emateko ohiturak ez zuen aldaketarik izan. «Baigorritik Erriberarat, eta Hendaiatik Erriberarat. Leku hau konstante bat zen. Nire haur denbora, nire nerabezaroa, dena hemen pasatu dut, nire lau adiskideekin» .
Antzeko konstantea ere izan da nirea txikitan behintzat, iparra, hegoa eta baita erdia ere, hiruak bat ene bizian EHtik irten gabe, Arabar Errioxako lur gorriak, mahastiak, harearrizko etxeak zein Toloñoko itzal urdina, kostaldeko itsaslaparrak zein kresala eta nola ez, jaioterrikoak, erdialdekoak, niri hiriko ibilibidean zein ingurumarian bizi izandakoak.
Panorama horren aurrean, irakurketa izan zen Joxemarik asperduraren aurka aurkitu zuen antidotorik eraginkorrena. Artean 14 urte ere bete gabe, 1965ean, El Lazarilllo de Tormes-en ale bat erosi zuen, «neure diruarekin, inork ezer esan gabe», Fuenmayorrera eraman eta han zer irakurria izateko. «Dozenaka aldiz irakurria dut El Lazarillo de Tormes». Hurrengo urtean, berriz, El Quijote erosi zuen, asmo berarekin. «Arratsaldeetan, liburuak eta gozokiak hartu eta Balcon de Pilatos izeneko mendixkara joaten nintzen, herritik bizpahiru kilometrora, irakurtzera».
Hau irakurrita ere nola ez ekarri gogora liburuak noiz eta nola lagun bilatu ziren, ezinbesteko lagunak, zer-nolako hutsuneak bete egin zizkidaten, zenbat zor diodan bakardade mota horri...
Segur dena da herri horrek ez ziola erraztu haurtzaroa: «Elizara joaten ez ginen bi haur ginen bakarrik herri osoan. Eta gurasoak ere, laburbiltzeko, liburuak irakurtzen zituzten gurasoak nituen. Baztertuak ginen erabat. Biziki zaila zen. Elizara joaten ez zen beste laguna ez zen euskalduna; ni bai, nire amak euskara mintzo zuen, nik ulertzen nuen, baina horrek erlijioak baino garrantzi gutxiago zuen. Katiximara ez joatea zen arazoa. Pisu handia zuen horrek. Ez nituen batere harreman onak herriko haurrekin. Haurrentzat ere inportanta baitzen hori. Harremanak sortzen zituen edo, ez dakit xuxen». Eskola publikoan hasi zen ikasten. Klaseko nota hoberenak hark zituen: «Maisuak ni ninduen gustuko, eta hori gaizki hartzen zuten besteek. Bagenuen jada itxura intelektual bat, ez zena batere ongi ikusia».
Nolabait ere gaizki ikusia sentitzea, gainontzekoengandik beti aparte, bazterrean egonaren susmo betierekoa, gehiengoaren ohiturei muzinka gurasoen erruz edo zuzenez, auskalo, baina sekula ere ondo ez moldatu hainbat eta hainbatekin, ipurterre, prakerre edo erretxin jaio ala hazi, baten batek daki zer eta zergatik.
Hau guztiau da sei idazleon haurtzaroetako bizipen zein pasadizuetatik egin dudan hautua, badakit zeinbatetan pixkat ere exajeratu, konparaketa behar adina bortxatu edo antzekotasunak oso gainetik, arinak, gutxienekoak egin ditudala. Hori ere liburuzulo baten ajeak dira, batik bat egia norainokoa den inoz ezin asmatu.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario