miércoles, 15 de septiembre de 2010
PAKO ARISTIK BETE-BETEAN ESANA/IDATZIA
Nire euskarazko gauza/kezken harira banuen gogoan atzo Euskadi Irratiaren sail berri batean entzundakoari iruzkin egiteko, non euskarazko esamolde bila ari diren EHn barrena. Atzokoan hautatu zituzten Gasteiz, Donestebe, Urbieta eta Bermeo. Harritu ez, baina poztu bai, dexente gainera, Gasteizen hautuak, normalean euskalduntzat hartzen ez baita, ez behintzat berezkoa, baina egon bagara %ko 30 inguru eta haietako asko euskalzaharrak, etxean nahiz eskolan ikasitakoak. Esan liteke euskara jatorraren bila euskaldun huts-hutsak diren eskualdeetara jo behar dela nahitaez, bertan egiten dela benetako euskara garbia edo. Alabaina, ideia hau benetan atzeratua geratu egin da gurean, euskararen egoera nahikotxo berezia baita gainontzekoen aldean. Izan ere, euskaldunetariko ia 200.000 baino gehiago ikastolakumeak edoe euskaldunberriak omen dira, eta asko eta asko aspaldi euskara galdu zen lurraldeetan. Hori dela eta, gaur egun ez du zentzu handirik ohiko euskaldunguneetara joatea euskaldunen hitz edo atsotitzen bila, egon badagoelako euskalki ez den hizkera nahiko bitxi bat, hiriko batuera, hau da, ikastolakume, euskaldunberri zein euskaldunzahar alfabetatuek egiten dutena, oso lotura zuzena duena euskaldintzaren mota guztietako emaitzekin, eta benetan disglosikoa edo izanda ere gaur egungo hizkera nagusia dena, nolabait esanda ere euskara batua kultoaren oinarria dugu bizi zein ekoizteko.
Hala ere, ez zen hau nik blogbidera ekarri nahi nuena, Berrian Pako Aristi idazle urrestilarrari leitutakoa baino, oso adierazgarria baita gaur egungo euskal literaturaren nondik norakoez, gure kultura txikiarenak bezainbat. Botatzen ditu Aristik oso gogoetagarriak diren iritziak, benetan zuzenak eta zintzoak, behar bezain gogorrak ere edo gutxienez sarri askotan, eta gehienetan euskaldun idazle bati emandako Espainako Sari garrantzitsu baten kontura, zenbait euskal literatura buruk saldu nahi digun ikuspegi baikorregia agerian utziz:
Josu Jon Imazek zabaldu zuen «Espainia liluratu» edo erakartze horretatik oso urrun ez dabil hamarkada honetan euskal literaturazko liburuak espainierara itzultzeko hainbat argitaletxek burutu duten eginahala. Liburu asko itzuli dira, eta gure literaturaren presentzia espainol hizkuntzan aski bermatua geratu da. Baina salmentei dagokionez porrot itzela jaso dugu, eta porrot hori aitortu ezean nekez etorriko da konponbidea. Zentzu horretan, Patxi Lopezen aitzakia hartatik ere ez dago urrun euskal liburugintzaren itzulpen espainiarra: «Ez dugu komunikatzen jakin».
Espainol hiztunak ere aurrera begira bizi dira, eta gu atzean gaude. Ez gaituzte ikusten. Nola begiratuko diote oraindik ere garai modernoetara moldatu ezinik dabilen hizkuntza bati? Aspaldi gainditu zituen espainierak oztopo horiek. Haiek ingelesari begiratzen diote, eta literatur zaleek berdintsu, Estatu Batuei eta Europako hizkuntza indartsuei. Ez dute alferrik salatu idazle hego-amerikarrek Espainian aurkitzen duten salmenten porrota!
Inkontzienteki bada ere, irakurle espainiarrentzat euskaraz idatzitako guztia zaku berean dago. Dena zaborra da. Badakit hitz gogorra dela, baina hitzak aldatzeagatik ez da errealitatea aldatzen. Eta inork ez du nahi izaten zaborretan ezeren bila hastea. Edukazioz bakarrik saihesten dute begiradan antzematen diedan galdera: «Oraindik ere jarraitzen duzu hizkuntza inutil horretan idazten? Uste nuen gaztetako beroaldia izanen zela, baina heldua zara jadanik. Apustu kaxkarra egin duzu. Niri ez eskatu horretan konplize izaterik!». Xelebrekeria antigoal bat gara eboluzioaren historian!
Baina tarteka miraria gertatzen da: zaborretan diamante bat aurkitzen dute! Zeinek? Espainiako literatur adituek, hemengoek pista batzuk eman ondoren. Espainiako Sari Nazionalak erreskatatzen du zaborretatik galtzera zihoan bitxia, medizina tradizionalak herri jakinduriatik ukendu edo erremedio baliagarri bat berreskuratzen duen bezala. Diamanteak itsutu egiten du, ordea, eta gure idazle sarituen errurik gabe, obra hori bitxidendarik dotoreenetan paseatuko dute. Baina zaborrak zabor izaten jarraitzen du.
Itzulitako liburu bat irakurtzea inportazioko pieza bat erostea baita irakurlearen inkontzientean. Gure makina-erreminta sektoreak nondik inportatzen du, Kalkutatik? Ez, Alemaniatik, Ingalaterratik. Berdin pentsatzen du irakurle espainolak. Nondik inportatuko dut udan irakurtzeko liburua, Usurbildik? Ez, New Yorketik, Minessotatik, Paristik. Baina irakurle euskaldunak ere berdin jokatzen du: zenbat liburu irakurtzen ditu galizieratik, kurdueratik edo aimaratik itzulita? Batez. Ingelesa, errusiera, alemaniera ederresten ditugu geuk ere.
Gizakia beti ari da eboluzionatzen lagunduko dioten tresnen bila, materia berriak, ideia berriak, jangai berriak, bonbilla mota berriak.
Eta gu gaindituta gaudela uste dute. Hizkuntza komunitateen arteko arrakala oso sakona da, uste ez badugu ere. Gure literatura Euskal Herri arkaiko batekin lotzen dute. Sentimendu nazionalistez oparotuegia da haientzat; hil nahi ez duen baten borrokak erakarpen eskasa dauka bizitzan ondo sustraitua eta aurrera begira dagoenarentzat. Ez gaituzte ikusten, espazioan haien atzean kokatuta gaudelako. Bizkarra ematen digute, ez gaituzte aintzat hartzen. Eta guk, atzetik joan eta kax-kax ukitzen diegu bizkarra.
Benetan diot, ez dut uste gaineratzekorik dagoenik.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario