sábado, 11 de septiembre de 2010

SANMATEUAK


Ajia, kriston biharamona goizean goiz, Oviedoko jaixak die, San Mateo, ez Logroñokoak bertokoak baino, eta bart jaigiroan murgildu ginen ganoraz, eztakidala zer ordu arte zurrutian egon ginen jotake, etengabian, zerbetzak zein kubatiak erreskadan, parrastakadan. Ez die, ez, Oviedokoak guk ezauketan ditxugun moduko jaixek, hau da, hamen eztau Iruña edo Gasteizen propio izaten jakun zoramena, hamen eztau itzelezko parrandaguria edo. Hamen jendiak eztau galtzen lotsa edo gizalegia, eta ez dotza be zurrutari ekiten zerraldo jausi arte edo. Inondik ez, hamen dana oso bestelakoa izaten da, beti lasai asko, ez dozu ikusiko jentia kalian saltoka edo kantetan, egia esan ez dozu be topauko txaranga asko, sartuko zara taberna batera eta bertakoak urteko edozein egunetan lez, betiko lez, egongo die. Baia egon badauz txoznen moduko txiringitoak, geixenak inguruko taberniek antolatuta, kokatuta, nahiz eta ez dakitx zer Kubaren aldeko elkarte edo hain famatue dan El Topu Farton izeneko txozna erraldoia. Hamen, barriro dixot, oso lasaia da, parrandaz patxadan juateko modukoa, eta gutxi balitza lez, harritzen nau asko be ze ondo/zuzen/zintzo portetan dan jentia kaletik ziar doiazela, baia bestalde eztakitx zertaz harritzen nazen, hamengo jente gexiena horrelakoa dalako, zintzoa eta zuzena, ikaragarri, erreparau besterik eztogu ein bihar daroien piuran, zelako señorito dotoriek dien, zelako buruarroak, zelako itxurazaliak, santujaliak, atzerakoiak bizitzaren ia arlo guztietan eta ia geixenak edo gutxienez kalian edonon topetan ditxuzun peperoen antzerakoak, esan gurot, kamisa marradunak eta jerseya lepo gainian, hori gizonezkoetan, ze emakumezkoetan kardatua zein uleteñituak nagusi. Bart Katedraleko plazan emuten dien kontzertu edo antzezkizunetariko lehengoa Los Morancos zuzenian, benetan negar eiteko modukua, jente mordoa, plaza mukuru, ezin sinestu zenbat jente behin eta barriro barrezka halako umore benetan lotsagarriaz, topikoak topiko eta bestiak beste Los Morancoseko batek besteari itaunketan dotzana:

-"¿tú sabes cómo se dice chichi en asturiano?"
-¿En asturiano?, ¡Cómo se va a decir, que esto no es Cataluñaaaa, esto es Españaaaa!!!, ¡Chichi se dice chichi?
-¡¡¡ÑOCLA!!, ¡En asturiano chocho se dice ñocla!


Hau marka, hau! Eta ze demontre eiten nauen nik han? Ba beittu, eszenatokian aurrian txozna moduko zera zeuan, oso kubata edarrak emuten zitxuela, gintonicak, primerakoak. Baina gero gerokoa, gaurko mozkorrondoa, ezin dotela lorik ein ia gau osoan, etorri nazela egongelaraino T ohian lozorro zeuela ez izartzearren. Hori dala ta hamen nago, zapatu arratsadian, sofan etzinik, benetan lur jota, neke-neke egina eta ezertarako gogo barik. Horrexegatik be eusten dotzat ordenagailuai, nire blogkeriak asmatzeari, nire bikotiak etxian bakarrik itxi nauelako, libratu dostalako euren gurasoenera juateaz, eta gabera arte behintzet ez da itzuliko geure piztiekin. Oso heldua naz, bai, ez dot bape aguantatzen, helduegia akaso.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...