Nire emaztea eta bi semeak ikusteko irrikaz nago, noski baietz. Bada
astebete ta piku haurrak ikusi ez ditudala eta faltan ikaragarri
sumatzen ditut. Izan ere, iristear daude, bada garaia, bai, nire
gurasonena irri karkailez zein haur zaratotsez, hots, bizipozaz
betetzeko, bai horixe! Bien bitartean goizean goiz Gasteiza bajatu naiz
hainbat mandatu egitera. Maite dut nire hiria, gero eta atseginago
egiten zait haren kaleetan zehar lasai moduan eta ia nora ezean ibiltzea
gainera: Alde batetik edozein txoko edo zirrikitutatik ustekabean
sortzen zaizkizun mota guztietako oroitzapenak; bestalde, oinez edonora
joateko ezin aproposagoa diren hiri erdialdea eta ingurumariak. Izan
ere, tamaina erdiko hiriak atsegin ditut, bertan bizi nintzeneko Dublin
bezalakoak, ezaguturiko Praga, Oporto, Toulouse, Bordele, Florentzia,
Edinburgo, Bilbo bera. Hiri handiak ordea bisitatzeko baino ez ditut
gogoko, oro har hiri handiak bakarra ez baitira, anitzak baino, ez dago
modurik bertan bizi izanda hiri osoa eskura izateko, dagozkizun auzoak
eta inguruak baino. Areago, ez dakit zer gertatu zaidan baina uda
honetan jabetu nintzen bizi ere izan naizen Madril hiria agoantatzen ez
dudala, bertan izanda berehalaxe aspertzen/nekatzen naizela, lehen
hainbeste maite nituen txokoak orain ikusiegiak eta agian apurtxo bat
ziztrinak ere begitantzen zaizkidala; egia esan, bertatik lehenbailehen
ospa egiteko desiratzen nenbilen (baina baliteke ere astebete luze eta
batez ere gogor baten osteko nekearen errua izatea). Edonola ere,
gustatuko litzaidake, bai, Gasteiz puskat potolotxoagoa izatea, biztanle
gehiago izatea, oraindio ere zabalagoa izatea. Edo bestela esanda,
gorago aipaturiko hirien antzera ez hain txikia kalean zehar zoazela
lagun edo ezagunekin etengabean topo egiteko, ez eta hain handia ere
kaleotan inorekin ez topatzeko modukoa. Hala ere, zure hiria ez da
bakarrik esparru fisiko zehatz bat, hiria beti zerbaitxo gehiago izaten
da, bada, Pessoak berak zioenez, mundua ikusteko ikuspuntu bat, munduan
egoteko jokabide bat. Izan liteke jokaera zabal, mehar edo dena-delakoa,
baina bada ere, eta hau ozen-ozen diot bi aldeak ezagun ditudalako,
herrietakoena baino ikusmira zabalagoa berez, printzipioz. Badakit ere
hainbat jendek herri txikien ikusbidea aldarrikatzen duela, noski
baietz, nik errespetatzen dut zeharo, baina hiria grekoen polisa da
edonondik begitatuta, bere onura eta akats guztiekin, zeren baldin
badago polisa nolabait definitzen duena hori aniztasuna baita, handiagoa
edo txikiagoa baina betiere herrietako berezko, balizko edo ustezko
uniformetasunaren aldean; hirietan ez dugu gainerakoekin kosta ahala
kosta parekatzeko obsesioa, hau da, gainontzekoengandik oharkabean edo
nahita bereizteko beldurra badaezpada... (badiot berriro ondo asko
dakidala zertaz ari naizen) guztiz kontrakoa baizik, hau da, hirietan
gainontzekoez paso egiteko aukera ezin hobea izaten dugu, hiriko
jendetzaren erdian bakarrik edo adiskide zein ezagun bakan batzuekin
baino ez gure burua lagunduta/asebeteta sentitzeko; hori da, hain zuzen,
eta nere uste apalean behintzat, norbanakoen egiazko libertadea, zuk
zeuk zure bizi-ingurua zure gogara antolatzeko aukera.
martes, 30 de diciembre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario