Egia esan ez dit batere ardura gasteiztarra izatea ala ez, berdin zait
edonongoa izatea. Jakin badakit hemen jaio eta koxkortu egin naizela,
kasualitate hutsa eta baliteke beste batzuek uste ez bezain inportantea,
funtsezkoa edo dena-delakoa ez dena. Izan ere, Gasteizen bizi bai,
baina beste hainbat lekutan ere koxkortu, hazi, egin naiz nire bizian
zehar, eta ez dut uste lekuak gizabanakoen haziera baldintzatzen duela
beren inguruan jasotako heziketak baino. Areago, ez dira pasaiak
osatzen gaituztenak inguratzen gaituzten pertsonak baino; pasaiak gure
bizitzaren eszenatokiak dira soil-soilik (eta nire kasuan hiria ezta
pasaia sentimendu-biografiko bakarra, baita arabar errioxa zein
mendialdekoa edota kostaldekoa ere, zoriontsu izan naizeneko edonon)
pertsonak gure osagarriak. Alde horretatik, ulertu ulertzen dut
nonbaitekoa izateaz harrotasuna nork bere bizitzaren eszenatokiak maite
dituen heinean, ala agian ez, ez du ezertan beti horrela izan behar,
baina berebiziko nazka ematen dit nonbaitekoa izateagatik harrokeria,
handiustekeria benetan petral eta hutsalak. Areago, norbaitek bere burua
zein gainontzekoenak jatorriaren arabera juzkatzen dituenean sudurra
zimurtu ez ezik pena ere ematen dit, itzelezkoa; jakin badakit ergel
baten aurrean nagoela. Hau esanda, aitortu beharrean nago ez dudala
sekula izan aparteko harrotasunik gasteiztarra izateagatik, gutxitan
identifikatu naizela nire ustezko tribuaren mito edo ohitura txoroekin,
hiria bai, unean uneko hiria, hots, pasaia, maite egin dudala nire
iraganaren parte den neurrian, noski; baina paisanajea aldiz beti oso
ezatsegina izan zait oso-oso neurri handi batean betiere gehiengoarekin
zerikusirik ez dudalakoan egon naizen aldetik, hau da, betidanik nire
sorkide gehienak izugarri atzerakoiak, itxiak, zakarrak, zilborzaleak,
harroputzak eta batez ere gaizki heziak begitandu egin zaizkidalako.
Laburbilduz, Gasteiz oso hiri polita eta hein handi batean modernoa ere
delakoan nago, gasteiztar gehienak ordea hiria ez bezainbeste, eta
salbuespenak salbuespen, noski baietz. Nire aurreiritziak dira, oso-oso
aspaldikoak, urteak pasa ahala eskarmenduak eragindakoak, urtez urte
onera edo txarrera aldatu egin direnak nire barruan, bai horixe, baina
baita azken bolada honetan eta Maroto zein bere lagunei esker sekula ez
bezala okerrera egin duena ere. Izan ere, ezta batere harritzekoa, nire
aburu guztiz aurreiritzizkoan, RGIen inguruko hikamika Gasteizen sortu
izana eta ez Euskadiko beste inon.
martes, 30 de diciembre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario