viernes, 26 de diciembre de 2014

AITA ETA AMAREN...



Ondo ba, gabon gaua pasatuko dut nire emazte eta bi semeengandik urrun, nire aita gaixoaren jagole sendagilearen aginduak behar bezala bete ditzan, nire amaren laguntzaile sukaldean eta nire anaia eta kuinataren mahailagun gaur gauean. Atzo arratsaldean bertan Gabonetako erosketak egitera joan nintzen. Lau orduz Boulevardean galdurik, jitoan, atso-agure makur eta zakarren mende, elkarri bultzaka, ostikoka, biraoka, hura zoramena, hura! Hain neke-neke eginda negoen ezen erosketak kotxe barrura sartzera nindoala giltza galduta nuelakoan nengoen. Tira ba, gorriak ikusi nituen Boulevarden mutur batetik bestera kotxeko giltzaz galdezka, nire anaiari nire bila etor zedin hots egin nion eta guzti, eta etxera heldutakoan... giltza poltsa baten barruan topatu egin zuen nire kuinatak nire diru-zorroaren barruan... Esan bezala, bai ezusteko galanta, zoramendu handia, Eguberriko ipuin petrala. Edonola ere, gaur Gabon Gaua da, eta gaur sekula baino gehiago kantuak esan bezala:


ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez...

EGUBERRI ON DENOI !!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...