sábado, 13 de diciembre de 2014

IZEN-ABIZENIK GABEKO HIRIAN



Egia da hirian norbanakoen bizitza herrietan baino hamaika aldiz anonimoagoa dela, libreagoa omen. Egia da elkarren berririk apenas duguna, gure aldameneko gehienak ezezagunak, arrotzak zaizkiguna. Areago, gero eta arrotzagoak zaizkigulakoan nago. Izan ere, aspaldi sortu zen etxeetako atezain-automatikoetatik zein pisuetako ateetatik auzokoen izen-abizenak ezabatzeko ohitura. Bai, egia da. Baina ezta egunero erreparatzen duzun gauza, alafede. Gaur goizean nire etxeko atarian pakete bat entregatu behar zuen mezulari batek galdetu egin dit ea nire atearen aurreko auzokoak ezagun nituen euren izen-abizenengatik. Jakin bai, aurpegiz ondo asko ezagutzen ditut aurreko pisuan bizi diren guztiak; baina bere izen-abizenen ideiarik ez, bat ere ez. Nola ba, gainera, ez baldin badator inolako plakarik leitzeko!. Orduan bai, orduan erreparatu egin diot aspaldidanik auzokoen izen-abizenak atari zein ateetatik ezabatzen hasi zirenari. Erreparatu dut txikitan aldiz nire auzokoen izen-abizen guztiak buruz nekizkiela; "Larretxitarrak? Bai, noski, zazpi anaia-arreba dira!, Ortegatarrak? Aspaldi aldatu ziren Bilbora, Diaz de Otazutatarrak? Aita dute zendu berritan". Orduan ere akordura etorri zait orain ez dela asko nire hiriko etxe zaharrera bueltatu, gure txikitako pisua gaur Venezuelako senide batzuena baita oporretarako, postontzia hustutzera pasatu nintzen nire aitak hilero birritan edo egin ohi duenez, eta etxeko atarian nengoela atezain-automatikoei errepatu niela nire auzoko ohien izen-abizenen arrastorik ez zegoela asmatuz. Bizi al dira oraindik hemen hain sasiko galantak eginak zeuden Ortiz de Landaluzetarrak? Hamaika ajetaz kexu ari ziren Sáncheztarrak bizirik ote daude? Erañatarrek saldu al zuten pisua? Egia al da Ruiz de Eskidetarrek hirugarren solairu osoa alokatu egin zutela seme-alabak ezkondutakoan? Duda-mudak, baina ezin tutik ere antzeman, sumatu, ez baitzegoen euren izen-abizenen arrastorik, aztarnarik ez, ez eta iraganik ere, anonimato totala.

-Ez, ezin dizut esan aurreko auzokoak zuk aitatzen dituzun izen-abizenok dituzten ala ez, sentitzen dut, baina ez, ezin.

-Lasai, jauna, begiratuko dut postontzietan.

-...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...