jueves, 11 de diciembre de 2014

NOBELA BELTZ KASKARRA



Nobela beltza maite dugunok ez gara konformatzen istorio xinpleegiekin, hots, tramak ahalik eta kiribilduen atsegin ditugu, krimenaren nondik norakoak lardaskatzeko joera dugu ezinbestez. Zergatia oso argia da, krimenak berak ez gaitu asebetetzen, benetan gogoko duguna krimen horren inguruabarrak dira, hots, krimenaz haratagoak. Alabaina, errealitatean gauzak ez dira hain erakargarriak krimen txikiei dagokienez, hau da, egunero gure inguruan suertatzen diren krimenek ez dute aparteko xarmarik edo gakorik ezer mamizkorik, zerbait benetan ernagarririk asmatze aldera. Krimen xume gehienek badute zerikusi zuzena gizakien bat-bateko edo unean uneko erantzun grinatsu, sutsuekin, hau da, norbanakoen ezusteko suminaldiekin. Alde horretatik ezta batere harritzekoa errealitean suertatzen diren kirmenak, itxuraz edo azalez behintzat beltz-beltzak ematen dutenak, uste baino fazilagoak, samurragoak direla asmatzea, hau da, eta Abadinokoan lez, bi andrazkoen hilketen atzean ezelako trama taiuzkorik ez dagoela, senar eta suhi hiltzailearen trikimailu txapuzero eta benetan barregarri bat baizik (emaztea eta amaginarreba akatu eta gero bere lantegira jo egin zuen bertan sute bat sortu eta bere burua zango batetik ahuspez eskegi egin zuen Ertzaintza edo nolabait nahastearren). Ezin jakin oraingoz behintzat zer dela eta garbitu zituen bere emaztea eta amaginarreba, noski. Izan ere, nik zer edo zer asmatzekotan motiborik zentzuzkoena edo arruntena biak Gabon garaian elkarrekin egotea litzateke, ze ez dakit nik hau epailearen aurrean nolabaiteko zuribide/eximenterik den, hau, jakina, politikoki guztiz okerra ez balitz... Edonola ere, ageri da atzean ez zegoela inolako trama kriminalik zorrak eta sikarioak tartean. Are okerrago, badirudi gure eguneroko kronika beltz txikian, egiazko gaizkileak egotekotan, esaterako, droga saltzaileen arteko ustezko edo balizko zor kitaketa baten ondorioz bi hilketa, tramak nola edo hala eta derrigorrez txapuzara jo behar duela, hau da, Cataluniako Bordils herrian bi gamelu garbitu egin zituzten ehizari eta haxix landatzaileen kasuan bezala, aurreneko bien gorpuak mendi edo baso barrenean ehorztera zihoazela land-roverra lokatzean trabatu egin zitzaien eta. Badirudi ere gurean fundamentuzko istorio beltzak asmatzeko, hots, barregarriak edo tragedia hutsak ez direnak, trama sakon, luze eta batik bat korapilatsuak izan ezean, Gürtel edo Andaluziako EREetakoa bezalakoak asmatu beharrean gaudela nahitaez; bestela, gainerako guztiak, hutsaren hurrengoak

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...