Goizero kafesnea zerbitzen didan errusiar neskari erreparatuz zera gogora etorri zait, edo zehatzago esanda, bezeroak hain zakar tratatzeko duen joeraz gogoeta eginez, hau da, motiborik gabe esperoan edukiz, ia beti bekozkoa jarrita, kobratzerakoan betiere aiko-maikoetan molestatuko balu bezala, eta jakina, gehienetan ere, nirekin beti behintzat, agurrik ez; neskak behialako Sobietar Batasuneko erakunde bateko arduraduna edo funtzionaria balitz bezala tratatzen gaituela. Gauza benetan bitxia badirelako hogeita bost urtetik gora delako Sobietar Batasuna amildu egin zela, harresi famatua bota egin zutela. Horrenbestez, ezin ageriago da jokaera hori etxean edo kalean ikasi duela txikitandik ezinbestez, bere herriaren iraganeko berezko eragin edo aje bat bailitzan. Harritzekoa? Ez, ez dut uste egunero gure artean frankistak balira bezala jokatzen baina frankismoa ezagutu ez duten gazteak ikusten ditugulako, hori edota ETAk armak utzi eta gero oraindik ere haiek ez bezala pentsatzen dutenei berebiziko mesprezuz begiratzen dieten euskal abertzale suharrak, hots, mundu honetan soberan baleude bezala...
miércoles, 16 de diciembre de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
MUSEOA
- B enetan txundigarria Yad Vashemeko Holokaustoaren museo hau, ezta? Hunkituta nago oso. - Bai, ikaragarri ondo azaltzen du nolakoa...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
No hay comentarios:
Publicar un comentario