-Esadaizu gauza bat, arren: zer dela eta ez dituzu, idazle bezala, zure nobelak zure sorterrian, hirian, kokatu edo girotu?
-Ba ez dudalako inolako asmorik bigarren edo hirugarren mailako Thomas Bernhard bat bilakatzeko.
-Baina hori ezta egia, zuk zure euskarazko hainbat nobela Gasteizen girotu dituzu?
-Alde batetik horiek ez ziren nobelak halamoduzko textu luze eta kaskarrak baizik. Bestetik ni Txema Arinas sasi-idazlea naiz, ez elkarrizketatzen ari zaren idazlea, hori nik Thomas Bernhardengan oinarrituta sortutako pertsonai bat da.
-Ez dut tutik ere ulertzen.
-Jakina, betiko lez.
-Hara bestea, beti bere zilborrera begira...
-Edozein taxuzko idazle bezala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario