martes, 21 de febrero de 2017

EUGENESIA


-Oso, oso gogorra izaten zara nire amarekin.

-Oso gogorra? Baina zuk zeuk aitortzen didazu zure ama berebiziko egozentrikoa dela, ez duela gainontzekoekiko inolako enpatiarik erakusten, aldamenean dituen guztiei hitzez eta ekintzez min egiten diela etengabean eta usadioz, gainerakoekin komunikatzeko problema larriak dituela ez baitzaio batere interesatzen besteek esaten diotena, edota gizalege guztiak bost axola zaizkiola beste batzuekin dagoenean gogoan duen oro egiteko eskubidea duelakoan bizi baita, edozein huskeriagatik asaldatzen dela eta inguruan duen oro kontrolpean izaten saiatzen dela kosta ahala kosta, literala ez den edozein hizkera ulertzeko gai ez dela, edota...

-Eta esango banizu gaixo dagoela, horiek direla Asperge sindromearen sintometariko batzuk?

-Orduan gogora letorkidan aurreneko hitza: eugenesia...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS LEONES

      Le pregunto a la mujer que me dio la vida si le gusta la comedia argentina que le he puesto para que se entretenga un rato por la noc...