miércoles, 22 de noviembre de 2017

AMESGAIZTOA


Bart gaueko amesgaiztoa. Ez dakit nongo arkupeetan zehar lasterka nindoan lepoa moztu nahi zidan samurai batek jarraitua. Eta halako batean, samurai odolgosea kosta ahala kosta nahastu, galdu nahi nuela arkupeetako zutarrien inguruan biribilketa bat eginez Madrilgo Plaza Nagusian diru eske Spidermanen jantziaz mozorratuta egon ohi den lodikotearekin bekoz beko egiten dut. Berebiziko sustoa, bai, eta samuraia nire atzetik bere ezpata luze eta zorrotza eskutan. Horrezkero ez dakit zer gertatu den, spiderman gizenarekin ostiaka, jipoika edo hasi naizen ala samuraiak azkenean lepoa moztu didan. Orduan itzarri naiz ezustean, ia uluka, bai, eta atoan nire emazteak atzo afalordurako erositako sushiaz akordatu naiz. Gaurgero ez dut beste behin ere nire afaltzeko legea apurtuko: jogurta eta katilu bete esne hotz hainbat txokolate beltz-beltzezko ontzarekin; wasabi alu hori...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

IRUINSEME EUSKARAFOBOA

        B adago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe ba...