"Gizarte honen estereotipo
(e)ta gizarte honen usteen
tranpan zu ari zara erortzen,
eta hori ez dizut uzten.
Zuk badakizu nola zizelka
eta marraztu gaituzten,
ze inporta du gaur ari bainaiz
zure aurrean biluzten,
eta neroni ni neu naizena
hori bakarrik gorpuzten.
Nire gerripeko zintzilikako
desira ari da puzten,
itzali ezazu argia eta
utzi azalari ikusten."
-Ze ostia dituk/n bertso hoiek, ETB1ko Irrikitown umorezko saiorako sketxik edo, PPko bertsolariarena?
-Ez, seriotan duk/n, ezker abertzalearen alde ez dagoen bertsolari baten aitortza?
-Aizak/n, motel, horrek ez dik/n puta graziarik?
-Ezetz ba? Ordun ez dituk/n haren kartzelako betsoak aditu nahi izango, non preso dagoen etakideak eragindako min eta kalte osoarengatik barkazioa eskatzen baitie garbitu zituen hamaika lagunen senitartekoei.
-...
-Portzierto, goiko bertsoak Maialen Lujanbiok oraintsu kantatu zituenen kopia dira.
-Hi beti gibel-asmoz, beti...
No hay comentarios:
Publicar un comentario