martes, 26 de diciembre de 2017

KOTXEZ ZOAZENEKO BERTSOAK



Hasi da Gabonetako erromeria,
Urruneko etxe arrotz batera naramate gatibu.
Ospatzeko abenduroko komeria.
Ea aurten ere suertatzen naizen salbu.


Emazteak agindua eman dit oso argi,
Saia hadi kexatzen ahalik eta gutxien.
Kontzientzia ordea nik dut beti garbi,
Emandako hitza bete ohi baitut sarrien.

Ni nabil etxean barrena txoko baten bila.
Eguberriko pozkario faltsuak harrapa ez nazan.
Saihestu ahal izateko euskarri dut botila.
Nire ohiko mamuak doaz nire atzetik ehizan.

Edonora begiratzen dudala dena da tristura.
Egunotako gezurrak eragiten duen eldarnioa.
Behinola zoriontsua izan nintzeneko ahaztura.
Bihotza puskatu zidan ezbeharraren poderioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

LOS LEONES

      Le pregunto a la mujer que me dio la vida si le gusta la comedia argentina que le he puesto para que se entretenga un rato por la noc...