Kontuz arima karitatiboekin, eta bereiz ditzagun aldez aurretik arima solidarioetatik, ni ere solidarioa izaten saiatzen naiz eta, nire heinean edo gogoaren arabera. Alabaina, arima karitatiboak oso arriskutsuak ei dira, gaiztoak ere bai. Ezer baino lehen euren karitatea handiustekeriarik nardagarrienaren ondorioa izaten baita. Bai, arima karititaboek badute euren burua oso apartekotzat, oso uste onean, demasekoan, egia esan gainontzekoena baino hamaika aldiz hobea. Arima karitatiboak oso pozik daude euren buruarekin eta horregatik aldamenean dauzkaten guztiak haiek bezalakoak izan daitezen etengabe, jo eta su, saiatzen dira, hori da euren karitatearen oinarria, haiek ez bezala sentitu edo pentsatzen ez dutenak salbatu behar dituztelakoan daude. Horrexegatik ere arima karitatiboak oso gizalege okerra izan ohi dute, oso bortitzak izaten dira euren karitatea inposatzearren, baina batik bat oso aspergarriak ere. Eta okerrena, Eguberriak atseginen dituzte euren karitatea lau haizetara hedatzeko, haiek bezainbeste maite ez dituztenak euren federa ekartzeko nahitaez, kosta ahala kosta. Ez esan Gabonak gustuko ez dituzunik, ez esan atsekabetzen zaituztenik, ez esan inoiz arima katitatibo baten aurrean halakorik, sekula barkatuko ez dizu eta. Nik, ordea, gogoko dudan karitate bakarra erromatarra da, esate baterako Johannes Cornelisz Versproncken Caritas Romana hau.
viernes, 15 de diciembre de 2017
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
PRIORIDADES
Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario