Atzo irakurri nion Xabier Maiza lagunari ehizaren aldeko mugimendua erabat transbertsala dela PPkoak zein Bildukoak biltzen dituelako besteak beste. Ni ez naiz ehiztaria, ez dut gogoko. Ez naiz herrikoa ere, 16 urterekin Gasteiz inguruko herrixka batera aldatu nintzen betiko bizimodu kaletarra egitearren ere. Aita nuen herrikoa, ama berriz hirikoa. Denon bizimodua erabat kaletarra. Mendi eta zelaiak maite ditut, bai noski. Natura maite dut oso. Esan bezala, ehiza ez dut gogoko, batik bat aberaskiloena; baina, ulertu ulertzen dut baserritarrek gehienbat egiten duten ehiza, ehiztarien beraien jokaera asko atsegin ez izanagatik. Gauzak horrela ehizaren kontrakoen argudioei erreparatzen diet eta aitortu beharrean nago gehienak kalekume handiusteko ezjakin listopasatu batzuenak begitantzen zaizkidala. Zer esanik ez, hirigunera heltzen diren basurdeen kontura dihartunean... Beldur naiz bi munduak, baserrikoa eta kalekoa, sekula baino elkarrengandik urrunago dauden. Beldur naiz kaletar asko eta askorena errealitatearen gordina bazter uztearren arduragabekeria narzisistaren burbuila baten barruan dagoen. Eso bestela esanda -eta bai, zertarako orduan hainbeste hitz eta pitz - beste behin ere bertutea beti egoten da erdibidean.
martes, 7 de mayo de 2019
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
IRUINSEME EUSKARAFOBOA
B adago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe ba...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario