sábado, 21 de septiembre de 2019

ASTEKOAK




Hainbeste alperrikako saio behingoagatik zerbait eder sortzeko, demagun maite ditudanak hunki litzakeen poemaren bat, nire ondorengoek gogoratuko duten marrazkiren bat, norbaitek geroan irakurriko duen eleberriren bat, auskalo zein handinahikeria, eta benetan ederra ateratzen zaidan bakarra patatak txorizorekin izaten dira; benetan apartak etxeko terrazan bertan bildutako perrexil freskoarekin. Edozelare, nik gaur platerkada bakarra jan dut badaezpada, soina zaindu behar... biharko, noski.





-Eh, txo! Nork esango zu eta biok berriro taula gainean?

-Denborak dena sendotzen du.

-Bai, batez ere abstinentziak edo.

-Non daude Kike eta Txanpi?

-Ez dira betiko garai onenak
azken finean gizaki hutsak gara,
barearen ostean dator ekaitza.


-Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan ginana.


-Bai, zin dagizut ez dizudala inoiz gezurrik esan.

-Aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena.

-Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!





Ezin hobeto konpontzen diren eskolako gurasoak baina seme-alabak euren artean ordea inondik inora ez.

Hortaz gogoeta egin dut gaur goizean eskolako guraso batekin hitz aspertuak egiten ari niintzela, baina bere semeak nireari diosala egindakoan tutik ere erantzun ez dionean, ondo asko badakidalako baterte estimatzen ez duela, lagunaren semeak izugarri gogaitzen duela.

Berehalaxe akordura etorri zait niri txikitan antzeko zerbait suertatu zitzaidala nire aitaren languminaren semearekin. Ikasgelakideak ginen oso txikitatik, astero elkarrekin egoten ginen gure gurasoen bidez (nik uste dut berarekin Urbasan lehenengo aldiz mozkortu egin nintzela gure gurasoek bazkalostean utzitako ardo basoetako ondakinez, eurak gazta bila joan zirela, elkarri hitz bat ere esateko ez genuelako...). Izan ere, gure gurasoek denetarik egin zuten gu kosta ahala kosta adiskidetu gintezen. Baina dena alper-alperrik nik ez nuen R batere gogoko, mutiko ikaragarri ezatsegina, hutsala eta ezer baino lehen benetan maltzurra begitantzen zitzaidan; ni berari txepela. ergela, listopasatua begitanduko nintzaiolakoan nago. Eta gutxi ez balitz bezala, gainera oso zakar jokatu egin zuen nirekin behin baino gehiagotan kontura ez datozen hainbat gauzatan. Gauzak horrela harengaldik aldentzeko aukera izan orduko agur betiko esan nion. Gure bideak oso ezberdinak izan ziren beti, orotan bateraezinak.

Duela ez dakit zenbat urte R.ren lehengusuarekin topo egin nuen, R Zaragozara ezkondu zela kontatu zidan, bere ama oso gaixo zeogela. ia hil hurrean, nire aitaren lagunmina ere makal samar; baina, R ez zen sekula Gasteiza bere gurasoei bisita egitera etortzen, paso egiten ziela bere senitarteko guztioi. Sena, hori da dena: sena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

IRUINSEME EUSKARAFOBOA

        B adago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe ba...