viernes, 27 de septiembre de 2019

ASTEKOAK




Sarri askotan holaxe sentitzen naiz, ezerezaren erdian nik inondik inora kontrolpean eduki izan dudan haize zurrunbiloaren mende. Eta nekatzen naiz, nekatzen ari naiz, bai horixe.



Ez dakit ba, baleike gaurgero serotina katxiak egunero eta hurrenez hurren irenstea. Bestalde, eta zuetako inork jakin ahal duelakoan, zenbat serotina ote dagoen Arabar Errioxako ardo botila batean. Auskalo, baina gaur nire emaztearen gurasoak, txikerraren urtebetetzea dela eta, bazkaltzera datoz; espero dut Luis Cañasen "Amaren" hiru botilek behintzat behar beste izatea.





Egunen batean gure aldamenekoek zuk ez bezala pentsatzeko, dena, zuk sinesten edo maite duzuna barne, kokokan jartzeko eta batik bat erabili nahi duten doinu isekari edo minean (zuk zeuk beste gauza batzuetarako hain gogokoa duzun bertsua, hain zuzen ere...) erabiltzeko eskubide osoa dutela ikasiko bazenu, orduan bai, orduan hori egiazko elkarbizitzaren oinarria litzateke. Halere, norbaitek zuk ez bezala pentsatzeagatik edo zure sokakoen kontra aritzeagatik, esan ohi baldin badiozu "no me gusta el tono que empleas.., háztelo mirar" ageri da oraindiokan oraintsuko modu zahar ustelei atxikia bizi zarela, asko ikasi behar duzula plazan demokratatzat jokatzeko, demokrazian dena esatekoa baita atsegin izanda ala ez. Beste oso bestelako gauza da, jakina, pertsonak pertsonalki eta lotsagabeki iraintzea euren nondik norako pertsonalen kontura. Nolabait ere, honetan, beste hainbat arlotan bezala, fededunekin beti jai, haiek erabaki nahi/behar baitute euren fedearen gainean zer esan daitekeen ala ez.




Zer dela eta historia, arkeologia, antropologia eta antzerako gaiak maite ditugunok etsita bizi gara? Ondo asko dakigulako argazkiko irudia Kristo aurreko 100 mendeko Camamotz edo Catamotz izeneko maiatar jainko batena izan beharrean gainerako gehienok Batman egiatan existitu zela frogatzen duena sinetsi nahiago izango zutela. Baina are okerro izan leike: egon zaitezke ziur gure artean badaudela Katamotz delakoa jainko euskalduna izan zela baieztatuko zizutenak inolako dudarik gabe...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

IRUINSEME EUSKARAFOBOA

        B adago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe ba...