miércoles, 22 de enero de 2020

ASTEKOAK



Gaur eguerdian kontatu dit aita batek eskolakoek erabaki zutela patiora sartu ezin dena txirrinak jo baino lehen, iaz haurrak futbolean ari zirela aita batek ikasle bati, bere semea jo eta gero, mehatxu egin eta ondorioz ikaslearen gurasoek auzitegian salatu egin zutelako. Ni, jakina, ez nintzen jabetu iaz ikastetxeko hizkimizkia izanagatik. Egia esanda, ni ez naiz ezertaz jabetzen ez baldin bada nire gustukoa edo niri zuzenean kalte egiten didala. Halere, ez dut uste nire meritua denik, baldin bada noski, gero eta ezti gehiago jaten dudala baizik. Bai horixe, ni neu gainerkoekiko gero eta eztiago izaten ari naiz, sekula ez bezala. Aurreko zapatuan, Gasteizen, afalorduan, bizi osoko lagunmin batekin politikaren betiko gorabeherez ari nintzela jabetu egin nintzen berehala eta gehiegi sumintzen garela edozein huskeriagatik, oso odol berokoak garela. Izan ere, banuen motibo frankoa lagunmina txakurraren ipurdira bidaltzeko errieta bertan behera eta behingoan uztearren, bai; baina, goiari eutsi nion lasai askoan. Eztiak laguntzen al dit beroa epeltzen? Auskalo...






Espainiar eskumaren logikaren silogismoak;
Uneskok Skolae hezkidetza programa saritu zuen. Nafarroako eskumak Skolae salatu zuen Geroa Baiko Uxue Barkosen gobernuaren egitasmoa zelako ezer baino lehen. Bilduk Uxue Barkosen gobernua sostengatu zuen. Hortaz Unesco ETA da.





Asperdura da elkarri esaten dizkiogun zurrumurru eta hizkimizki guztien egiazko zioa zein elkarrekiko gaizki ulertu guztiena, hainbeste aspertuko ez baldin bagina, hau da, gainontzekoen bizitzari erreparatzeko betarik ez baldin bagenu, gure ingurukoaz zein bizitzaren gauza tippiez gozatzeko parada gehiago izango genuke; esate baterako, goizean goiz basotik lankarpean zehar paseatzearren edo..

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...