jueves, 20 de agosto de 2020

ASTEOTAKOA


"Orain lotsa ematen dit aitortzeak, baina Aznarren "Carta a un joven español" erostera iritsi nintzen Amazonetik, eta Pio Moaren liburu batzuk ere bai, gaztetan GRAPOkoa izan eta gero neofrankrista bilakatu zen idazlearenak alegia. "Nire sendagileak baleki", esan eta gauetan ere, loak hartu baino lehen, Francoren gorazarreak irakurtzen nituen."

NOBELA ERREALISTA BAT - Joxean Agirre

Liburu hau zoragarria da, lau haizetara aldarrikatu behar nuen. Harritu, hunkitu eta batez ere barre algarak eragin dizkit etengabean. Eta oraindio ez dut bukatu, ez dut egin nahi, horrexegatik gauero ezari-ezarian, atalez atal, irakurtzen ari naiz, plazera ahalik eta gehien luzatzearren. Benetan zoratzekoa

 

-Ez, ez, "alarma egoera" dela eta nire herkide guztiak Kantabrian geratuko dira dira zure kargu..

-Guzti-guztiak, salbuespenik ez?

-Tira ba, Amado Laudiora itzul liteke.

-Ez dut uste, non Nojan baino hobeto?

-Hori egia da, ez dago alderik!

-Edonola ere faktura luzatuko dizut.

-Ja, ja, ja, zuk zeuk muga lehenbailehen zabaltzeko erregutu zenidan etengabean.

-Hori gezurra da, zuk hauteskundeak...

-Zer hauteskunde eta zer Emakunde?

-Maskara barik hedabideen aurrean agertzen zinetenekoak.

-Ideiarik ez. Gainera orain tsunami baten zain gaude eta Sabinetxera bueltatu behar dut ziztu bizian.

-Iñaki Lopezi kexa egingo diot datorren larunbatean Sextara joango naizenean...

-Esango didazu noizbaiten nola egiten duzun egun osoan telebistarik telebista egoteko eta aldi berean Kantabriakoa kudeatzeko.

-Ba, oso errez: bilbotar guztiak etxera bueltatzen direnean lau katu baino ez gara geratzen..

Garai berriotarako ereserki aproposa.

Biba Urkullu, Biba Murga
Erabaki petral eta kaskarrak
Emen guztiok listoak gera
Ustu ditzagun pitzarrak.

Glu, glu, glu...

Ez ikaratu birusa dagon artean
Jan eta edan gaur gogotik,
Bihar kutsatuko garenean
Berriro danok lengo lepotik

Glu, glu, glu...

Umoria da gauzik onena
Nai gabeak ditu astutzen,
Uju ta aja asi gaitean
Euskal doñuak kantatutzen.

Glu, glu, glu...




Coronavirusaren beldur direla eta -txikerrak esan ohi du ezer baino lehen nigatik dela, hain koskortua, aguretua, zahar-zaharra, doi hil-hurrrenean, nago eta...- azken egunotan Laino herrixkaren inguruko Gobeta aldean autokonfinatzeko proposatu nien. Halere, eta hamaika bueltatxo eman eta gero gora eta behera, wifirik ez zegoenez muzin egin zioten nire proposamenari; aukeran Oviedoko pisuan guztiz hobeto, batez ere potrojorran, bertan denetarik baitute etxetik irten beharrik gabe. Badirudi Goi-Ertaroak ez dituela askotxo erakartzen, ez. Lainotik gertu dagoen Urturi herriko Garimotxea jatetxeak duen belardi handi, eder eta txukunean eguzkitakoaren iltzalpean bapo bazkaltzeko, ostera, arazorik ez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...