domingo, 8 de agosto de 2021

AZKEN EGUNOTAKOA


- Bai, ni sei urteetatik blusaz jantzita atera naiz Gasteizko jai guztietan. Esan leike odolean daroadala. Ezin asmatu zenbati sufritzen ari naizen azken bi urteotan. Nik jaiak ditut bizitzeko motibo nagusi edo ia bakarra.
-...
- Jakina, ni tradizonala naiz, blusa peto-petoa, zezenetara sinfalta joaten zirenetarikoa, ikaragarri gustatzen zitzaidan zezen plazako giroa. Gerora, azken urteotan, blusa gazteak zezenen kontuaz izorratzen hasi ziren. Hortaz, gaur egun, eta politika kontuak direla medio, zezenik ez, betiko jaietako giro ona dexente petraldu egin duena.
-...
- Orduko giroa sanoa zen, oso; inor ez zen asaldatzen norbaiti adarra jotzen genionean; gu beti txantxetan aritzen ginen eta. Bai, egia da, gehienetan, mozkor arrail gindoazen; baina, umore ona beti lege.
- ...
- Dudik ez! Emakumezkoak koadrilletan sartu zirenetik dena maldan behera joan egin da gaur arte...
Parada ezin ederragoa bart arratsaldekoa, blusa zahar bat gurekin ezustean terraza batean eseri zela kontu kontari guri mahaia kendu nahian ibili eta gero, zer dela eta nik txikitandik begitan ditudan gogoratzeko, zergatik ez nuen sekula blusa koadrilla batean sartu nahi izan, zeren kontura gorroto bizia izaten genien nire modukoek 80-90 urteetan, zertan oinarritzen dudan, hein handi batean, nire taldekeria tradiziozale eta batik bat zilborzale amorratu ergelarekiko ezinikusia. Nork bere tirriak eta.
May be an image of 4 pertsona, people standing eta aire zabalean
Mariasun Gabiola Arrizubieta



Gaurkoa bezalako egun ilun batean
Nire buruaz beste egingo nuke,
Baina, bai, badakit,
Aitor dut nik ere
Naizela gehiegikeriazale galanta.
Horrexegatik ere nik
Ez dizut inoiz esaten
Bihotzez maite zaitudanik
Pentsa ez dezazun zuk
Hain arto/ahoberoa izanda
Beti exajeratzen ari naizenik.
Egia borobila izanda ere
Egiatan ez digulako komeni
Zuk ni uste bezain txoriburua
Ez naizela benetan sinistea.
Jasagaitza bailitzateke
Hori behin betiko asmatzea.
Egiazko amodioa azken finean
Datzalako holako komedietan.





 - Uda, non dago udaroa, gure Jainkoa?

- Aurten ordaindu al duzue?
- Argindarraren igoera ordaindu eta gero ezin.
- Orduan izorra zaitezte...
- Eskerrik asko, jaun ahalguztiduna, txit urrikalkorra eta eskuzabala!
- Ez horregatik!




Nago Oviedon jabetu ez naizela inor gutxi ezagutzen dudalako, egia esanda fraide bezala bizi naizelako nire zenobio partikularrean. Halere, hemen Gasteizen oso gordinean asmatu dut maskarak behartzen digun ustezko anonimatoaren balizko abantailetariko bat. Gaur eguerdian supermerkatuan nenbilela ikusi dut, gainera ez dut dudarik, behingoan bereizi dut eta, nire lagun ohi batekin ezkonduta zegoen andre bat. Ziur nago berak ere ni maskaraduna eta guzti ezagutu nauela; baina, maskara zeramala ez ikusiarena egin du ni ez agurtzearren. Nik, jakina, berdin egin dut, ez bainuen nik ere inolako gogorik bere mesprezu edo gorrotozko begiratu bati aurre egiteko, ondo jakina baita banatzen diren ezkontideek bestearen lagunak eta gorrotatzeko edo mespretxatzeko joera bizia dutela, ez baldin bada, noski, banandu osteko lege zahar moduko zerbait edo, berdin dio senar ohia edo aspalditik ikusi ez badut ere. Horrenbestez, horra hor maskara jartzearen beste abantailetariko bat, ederra gainera, erosoa bezain egokia batik bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...