Bai, euskal marka petrala badago ere.
Erabat ados nire hauekin batera igotzen ditudan Iñaki Kortabitarte lagunaren hitzokin (ez, ezin dut, ez dakit, testu bat FBko lagun baten harresetik nirera aldatzen, lehen hain erraz, ezelako oztopo barik, egin ohi nuen moduan...) Negar/lotsagarriak, patetikoak, dira iraganari atxikita jarraitu nahi balute bezala, batez be orduko demagogiari, baliteke euren nagusien gaztaroa, edo agian beraiek galdutakoa, nola edo hala berpizteko asmotan. Edonola ere, beldur naiz ere egiatan soziopatologia narzisista-peterpanzale larri bat den, hau da, politikarekin bainoago sikiatriarekin zerikusia duena, "be5din dit delako matxinadak ez buru ez belarririk rz badu, Iñakik berak polito dioen bezala "mozkor borroka hutsa" bada, "euskaldun abertzale edo ezkertiarra baldin banaiz, ni beti eta printzipioz subertsioaren alde erdipurdikoa izanda ere." Eta zer esanik ez, jakina, kartzelatik ateratako etakideei egindako "ongietorriak" zein berauek kosta ahala kosta zuritzeko azalpenak, hau da, ETAren bortizkeria/bidegabekeria nozitutakoekiko arduragabekeria samingarria, barne. Labur bilduz: peterpanzalekeria politiko peto-petoa. Baina, lasai, errua nirea da aurki, oso fatxa omen naiz eta; bestela nola ulertu lelo atsekabegarri honen kontura behin eta berriro, jo eta su, idatzi ohi dudana, ezta?
"Inolako eraso eta zapalkuntzarik gabeko auzo baten alde". Hori dio Plataforma honek. Prebentzio neurriak ez jarraitzea ez da zapaltzeko modu bat? Pandemiaren kudeaketa negargarria diozue? Zuek bai negargarri. "Mozkor borroka" eta bere komunikatuak. Horrela deitzen diot nik. Hara hor Euskalerrian gertatzen den fenomeno bitxi bitxi bat. Tabernan egoteagatik gertatzen diren arauen urraketak lehenik, polizia pilaketa bidezko kutsaketa ekiditera datorrenean liskar gogorrak gero, eta ondoren "Plataformak" eta komunikatuak. A zelako komeria!"
Iñaki Kortabitarte
https://www.berria.eus/.../parte-zaharra-aske-plataformak...
Esaidazue egia, berba egiteko modu bat bada ere, ba al da ala ez geure garaiotako itxurakeriaren ikurra EHko herri edo haran gehienetan halako iragarkiak jartzea? Ez dugula eraso sexistarik onartzen? Zer adierazi nahi didazu, gure bailaran ez baina ondokoetan bai, lehen bai baina gaur egun ez, erasoak sexistak baldin badira ez, baina beste motakoak aldiz "barra libre", debalde eta parrastaka, iragarkia ezarri arte ohikoa zen, baina ezarri eta gero...? Benetan diot, hain agerikoa denak behar al du halako iragarkirik herrietako sarbideetan ala herritarren burmuninean?
No hay comentarios:
Publicar un comentario