domingo, 22 de mayo de 2022

ALBOAN BETI DUZUN HORI


 

Eta hor zeunden zu beti,
Nire ilusio eta asmo guztiak zapuztu nahian,
Ez nintzela gai,
Ez nekiela nola,
Ezin nuela ezer onik egin,
Ezertan saiatzen nintzen aldiro
Zimurtzen zenidan sudurra.
Uztazu, ezta zurea,
Egizu beste behin,
Amore egin behar zenuke.
Gogogabetzen ninduzun etengabe.
Berriz ere hitz txarren bat,
Begiratu maltzur okerren bat,
Behin eta betiko gaitzetsia.
Nola ez pentsa,
Dena popatik hartzera bidali nuenean,
Bizian egin dudan gauza on bakarra,
zu zoriontsu egitea izan dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

PRIORIDADES

  Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...