domingo, 22 de mayo de 2022

ASEZINAREN GURPILA


 Maiatzeko zapatu goizero arrimatzen gaitun kostalderaino.

Kresala, lanbroa, kalatxoriak.
Txibierroak, bokartak, barbarinak,
Gaurko barbarinak...
Ba al zagon munduan ezer goxoagorik?
Sagardoa...
Nola dun posible,
Hainbeste botila
Errenkadan edan izana,
"Maite duzun hori..."
Bai, bazakinat
Eta hi hain pozik eta kontari,
Zeinen ederra dun dena,
Mozkortu ahala
Batik bat.
Zenbat egia, asmo, ilusio,
Betiko kalaka tartean ere bai.
Ezin asmatu,
Gozatu artean
Hi nola gozatu
Beti gogoan.
Holakoetan beldur naun
Zoriontsuegiak ote garen
Elkarri galdetuta.
Noiz, nola, zer dela eta,
Biok bakarrik gaudela,
Egunerokotik urruti,
Orori muzin eginda,
aitortu behintzat,
jan eta edan bitartean,
horrek ez zigun hutsik egiten,
Itsasoa alboan,
Gogoa ibiltari.
Jabetzen naun bapatean,
Honaino iritsi garela.
Hain gaitun helduak,
lehen ez bezala,
momentu oro xahutzen,
barre algaraka
zirtoka etengabean.
Oraingoa azkena
Beste bat egia esanda.
Laster ere betikora,
haurrak,
dirua,
osasuna,
herrimina,
hire ama gaiztoa,
etorkizuna,
bueltan goazela,
inoiz baino gordinagorik
asmatzen dinat,
asezinaren gurpilari
lotuta bizi naizela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...