-Aupa Iñigo, aizu, zu ere xomorroak harrapatu zaituela esan berri didate.
- Bai, egia da.
- Eskerrak hiru txertoak sartuta ditugun, ezta?
- Bai, egia da.
- Hala eta guztiz ere, ditxosozko marranta hau eta egundoko nekea ez dira batere makalak, ez.
- Bai, egia da.
- Edozela ere, lasai, laupabost egun barru biok berriro sendo eta...
-Alai?
- Hori, hain zuzen ere, "eztakitpa..."
- Bai, egia da.
- Baietz ba! Ikusiko duzu, motel, biok sendatu orduko sagardotegi batera gonbidatuko zaitut taxuzko txuletoi bat jan eta guk nahi adina sagardo edatearren. Primeran pasatuko dugu elkarrekin, biok pozik eta kantari, baliteke dantzan eta guzti...
- Ez, hori nik ez dut uste.
- Aizu, lendakaritxo, esperantza da galtzen den azkena.
- Nik aspaldian galdu egin nuena alegerantza omen da.
- Bai, hori ere egia berdaderoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario