- Iritsi berri zaigu Donostiako Zinemaldira Ivan Lenivisky Nervokov zinemagile eta disidente errusiarraren azken pelikula. Vladimir Putini buruzko satira bat.
- Hara zer! Oso aproposa, ezta?
- Egia esanda, Nervokok oso fama txarra du zimenaren munduan; alperrontzi hutsa omen da, baita oso kopeta handia duela leporatzen diote ere.
- Beharko, bere aurreko hiru pelikulak, Sadam Hussein, George Bush eta Kim Jong-unen gaineko satira bana, The Great Dictatorren kopia garbi-garbiak omen ziren.
- Baliteke ere jenio bat izatea.
- Baliteke, bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario