Schumann pianistarek oso asmo argia zuen: kosta ahala kosta birtuoso bihurtu nahi zen, eta horretarako, hots, pasarte batzuk jotzeko, esku luzeago batzuk behar zituela uste izan zuen, betiere nota gehiago estaltzearren. Horrenbestez, pentsatu egin zuen: Zer dela ez dut nire hatzak eraginkorragoak egiteko tramankulu bat asmatzen? Eskuak luzatuko dizkidan gailu bat? Gauzak horrela, atearen langatik zintzilikatu zituen bere eskuak eta berak asmatutako garabi moduko tresna batetik tiraka zentimetro batzuk hazten saiatu zen.
Tamalez, baita ageri denez ere, ez zuen zentimetro bat ere luzatzen lortu. Hortaz, eta zinez atsekabeturik, amore eman zuen ezinbestez. Harrezkeroztik, gerora, Schumannnek konposizioari gogotik eutsi zion izugarri nabarmendu arte
Beraz, lagunok, ez saiatu, arren, zuen gorputzaren inolako atala luzatzeko zer edo zer asmatzen, beti txarto amaitzen da eta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario