jueves, 7 de noviembre de 2024

ARIMEN EGUNA


 

  Hildakoen egunean

nik ez dut hilerririk,
loreak-eta eskuan,
joateko penaturik.
Ez, ondo asko jakinda
lursail murritz batean
datzala neure abenda,
edo izan zena arestian.
Nire hil bakarraren errautsak,
dautza gereziondo baten azpian,
bailiran ehortzitako zaputzak,
oroitzak omen ditugu bertan.
Laster utziko dugu etxe hartan,
fetitxismo hutsa baino ez dena,
nik egunero izaten baitut gogoan,
lorerik eroateke, nire aita zena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DITXOSOZKO AKELARRE ETNONARZISISTAREN GAINEAN

         Hain gizakume ergela, "sinplia" edo agian gaiztoa naiz, beti herri xehe gehienaren gustu, grina edota joera nagusiei muzi...