sábado, 9 de noviembre de 2024

MAITEMINETIK MAITEPOZARA

 MAITEMINETIK MAITEPOZARA


https://youtu.be/R0S3C087Vic?si=wbYjIGZ4A4txOwdN


Behiala izan nuen,

Antzina,

Bihotza milaka puxkatan

Zatiturik.


Ahaztu dut nork, edo

Beharbada

Ez dio inori inporta

Ez eta niri.


Saiatu nintzen ordea

Konpontzen

Behin eta berriro,

Beti alperrik.


Pasio errearen txingar eta ilintien gainetik

Berriz maitatzeko ezintasun etsigarri hura

Amodio faltsu batetik hurrengora noraezean.


Kiskali nuen denbora

Etengabean

Debaldeko engainuetan

Atsekabeturik.


Jokatu nuen baldar eta zakar

Axolagabe

Zinez maitatu ninduten anitzekin

Erresumindurik


Ez nintzen inor maitatzeko gai,

Zu agertu arte,

Zuk aspaldiko partez puxka guztiak 

Betiko jasorik


Orduz geroztik, urruti nabilela zugandik,

Badut gogoan gauza bakar eta behinena

Laster bueltatzea nire Sweet Carolinera.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

IRUINSEME EUSKARAFOBOA

        B adago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe ba...