lunes, 18 de noviembre de 2024

IRUINSEME EUSKARAFOBOA


 

     Badago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe baten izena interneten topatzea izugarri kostatu egin zaiola aitortzen dizuna, Betagarri Liburuak, euskarazkoa denez, oso zaila zaiolako, euskara guztiz arrotza zaiolako, iruinseme gehienei bezala bere aburu batere -beharko!- "ideologiagabetuan": "Exceptuando una minoría muy exigua y fanatizada..." . Aitorpen benetan bitxia, eta gainera ia-ia errieta gisa, iruinseme baten ahotan bere hiriko kale auzoen izen asko eta asko euskarazkoak direlako; Arrosaldia, Azpilagaña, Buztintxuri, Ermitagaña, Erripagaña, Etxabakoitz, Iturrama, Lindatxikia, Mendebaldea, Mendillorri, Sanduzelai eta abar eta abar. Gauzak horrela nola ez pentsa iruinseme honen sufrikarioa bere hiriko kale edo auzo askoren izenak ahoskatu behar izan dituenean umetatik gaurdaino. Are bitxiagoa, hirian zehar zoazela kafetegi zahar ospatu baten izena akordura dakarrenean: "Anaitasuna": "¡Hostia tú, eso ya no te parece tal difícil!" Zer dela eta? Tira ba, gerora, euskera batua herriko nafar euskeraren etsaia dela azaldu nahi dizunean, hori negargarria bezain salagarria dela esanez, hori, jakina, euskararen nondik norakoen gainean eskola emateko euskalduna den galdetu arte, ezetz, erdaldun elebakar peto eta harroa, edo gure garaian bizirauteko batuera ez duen hizkuntza modernorik ezagutzen duen galdetu arte ... - baina ez nahastu, eh, berak euskera zinez maite duela aldarri egiten dizu-eta-, orduan bai, -egia esanda lehen ere bai, hasiera-hasieratik- fite, berehala, atoan, jabetzen zara. Edonola ere, aitortu beharra dago nafar "unionistak", denok badakigu zertaz ari naizen..., benetan xarmangarriak omen direla (euren ezpaleko "vitorianico eskarafoboak" bezainbeste, noski), edo agian soziologikoki luze eta sakon ikertzekoak bakar-bakarrik, euren "inolako aurreiritzi ideolojikorik gabeko" egoskorkeria euskarafobo itsuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

IRUINSEME EUSKARAFOBOA

        B adago nire Iruña maitian iruinseme prototipo bat oso-oso bitxia, xelebrea, egia esanda benetan ernegagarria, euskal argitaletxe ba...