martes, 6 de abril de 2010

ERRUMANIATIK ETORRITAKO HIZTEGIGILEA


Aditu berri dut Euskal Irratitik euskera-errumaniera hiztegi bat egin duen errumaniar 16 urteko gazte baten elkarrizketa. Raul Baituc du izena. Badakit gaur egun hamaika etorkin euskaldun daudela gure artean, gehienak euskaldun guneetan bizi direnak. Azken hau, ordea, Donostin bizi da, euskera B ereduko eskolan ikasi du, kalean gazteleraz eta etxean errumanieraz. Hala eta guztiz ere, euskeraz ondo baino hobeto egiten du. Ezagutza, bestalde, hiztegi bat idazteraino. Mutilak oso argi zuen, euskara eskolako hizkuntza hutsa du, inguratzen duen giroa ia dena erdalduna baita Donostiko kaleetan eta tarteka-marteka bakarrik aukera du euskeraz jarduteko. Edonola ere berak euskara maite eta ahal duen aldiro mintzatzen da. Behin berriro eta este batzuekin batera aparteko adibidea hemen jaio eta euskera zer-nolako hizkuntza zaila, aldrebesatua, ikastezina, alperra edota hilzorikoa den aldarrikatu ohi dutenei erakustearren. Berriro diot, ezta bakarra, mutikoak ez du inolako konplexurik edo oztoporik euskaraz aritzeko nahi edo ahal duenean, beharbada kanpotik etorrita ez baititu ikusten, nabarmentzen, bertakoak dira arinaiztar etengabe dabiltzanak, gainontzekoek, euskerari gorroto diotenak, edo paso egiten dutenek guztiz arduragabe, errepestu osoa merezi dute, hauek behintzat zentzuzko jokatzen dute-eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...