jueves, 22 de abril de 2010

NOLA HAINBESTE


Sortu egin zait poema bat ia ustekabean, hain izorratuta nago-ta, barka diezadatela benetako musek.

Nola hainbeste okertu nintzen
Ez baitzegoen nora begiratu
Ezer ez balego bezala
Gauzak desbideratu ziren
Inork ez zekien helbidea
Inora ez garamatzan itzala
Inongo bidezidor laburretan
Betiere galbidean
Inora ez doazen ametsak
Inon ez sortutako gogoak
Gero dena izaten zen okerra
Baina beste behin atzera
Topatzeko goazen malkorra
Aspaldian nekienaren antzera
Edonola ere garaiz iritsi gara
Inoiz ez asmatutako helmugara

No hay comentarios:

Publicar un comentario

PRIORIDADES

  Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...