jueves, 22 de abril de 2010
TA ZER EZ DA BERDIN...
Banabil berriro ere etsita, ez lur jota, oraindio ez hainbesterako, orandiokan ez buruaz beste egiteko adina, oraingoz abaildurik eta oraingoz kitxo ere bai, de bajona edo, eztakidala aurrera nola egin, hara noala noraezian bezala. Edonola ere, atzaldeko ordu petralenak bakarka bazkalostekoak, ezertarako gogorik ez, eskuartean dudana behintzat ikutu ere ezin det, gero eta etsiago uzten nauen musika entzunez, beharko, baina bai piskat ere izorratuta betikoagatxik, zer da betikoa, auskalo, baneki, banaka sendabidia beti gogotsu egotearren, baina ez baldin badixot esaten eztakadan, inoiz tratatu eta tratatuko ez nauen sikoanalistai ez dixot ere hamen idatzita lagako, baezpada, ze gero suertatzen zaizkit sikoanista pila nagoena baino hamaika aldiz gehixo izorrau nahian. Baleike eguraldi bapateko aldaketa, hemen ikaragarrixa dana, goizian eguzkia, atzaldian ordia hodeiak nagusi, eta tarteka-marteka ere eguzkia hor nonbait agertzen dana ziztuan ezkutatzeko, alua. Baina, ordenagailuan aurrian, Gariren bizitzak kantari adi-adi, honekin batera ere Hertzainaren aspaldiko kantuen bertsio ezin pottoloagoak, Garik egindakoak, esanaiet, dana izaten da lasaiago, ez alderikan orduko garaiekin, dana pasautuagoa, eztiagoa, behingoan lokartzeko modukoa ere, baina tira, eztakitx zergatxik, baina gaur atzaldian inoiz baino etsiago somatzen det nire burua, baleike behar bezela ez erabiltzia eta horrek eragitea hain bapateko etsialdiak, etxean bakarrikan nagoela, familia osoa T.ren gurasoenian, eta ni hamen ordenaguan aurrian arima zein gogoa izorratzen dizkidaten kantuak aitzen.
Bestalde, ba ote du zentzurikan blog hau idaztiak, gogoeta egiten dut eta dakusat hain garbi, badirudi denbora alperrikan galtzekoa bidea dala bakar-bakarrik, ezertan ez pentsatzeko aitxakia edarra, aproposa, eginbeharreko guztia alde batera lagata, lana beti astolana, huskerietan galtzekoa, gogoeta hutsaletan, ze idatzitakoa berrirakurri eta atoan konturatzen naiz zer nolako txorakeriak idazten ditudan. Blogau idaztia ihesbide dut bakarrik, orduotan norekin hitzegin edo falta somatzen detala oso lehio aproposa zuri gainean beltz jartzeko gogoan dakadana. Baina berriro diot, ez diot zentzurik ikusten, ez deritzot zentzunezkoa, gero eta ergelkeria gehio asmatzen dut, gero eta gehio aspertzen naiz lehiotikan zehar kale eguzki eta jendetsura begira, bi dena eta ez dena, dana dala, ta zer ezta berdin pitilin, dio kantuak, esan dezala nik pentsa bezala: ez dago ilusio faltsurik. Garik dio ere ez dela ezer hemen loratzen, ezin zuzenagoa larrusendo alu horren esana! Hain zaila al da bizirik sentitzea! Tk agindu dit gaur atzaldia, gurasoenetik bueltan eta semeak han lagata, piszinara eramango nindula, hamen zain nauka, eta bera etorri baino lehenago nire gogoeta ilunotan itotzen naizen.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario