domingo, 11 de abril de 2010

NIK BAI HARTU NUELA ESKARMENTUA LIBURU HAU IRAKURTZERAKOAN


Uste nuen hor nonbait azpimarraturrik nuela, oker nengoen, ez dut ezer azpimarratu, ohitura galdu dut ez bainion zentzu handirik. Baina, tira, bilaka hasi eta irakurri berri dudan Anjel Lertxundiren ESKARMENTUAREN PAPERAK liburuan berriro topatu dut aipua edo biapua: "Albert Camusen esaldi bat iltzatu zitzaidan buruan. "Gizakiarengan gauza on gehiago dago txarra baino". Ikaragarri eskatzen duen esaldi bat da, bizitzari kreditu handia eman beharra baitago gizakiaren alde ona txarraren gainetik jartzeko". Ezin naiz adosago egon, egia esan gauza bera zerabilkidan buruan Camusen hau entzun edo leitu nuen aurrenekoan.

Nolabait, kontura ateratzen dut aipu hau Anjel Lertxundiren oroitzapen edo egutegi moduko liburu honen zentzurik gabeko iruzkina egin beharrean, bertan topa genezakena adierazteko, benetako perlak gogoeta egiteko modukoak, xamur-xamurrak hausnarrean luze egiteko bazka ematen digutenak. Literatura, bizitza, euskara, kultura, adina, herioa, denetarik jorratzen du Lertxundik eguneko burutazioak ematen dituen liburu honetan, euskaraz -ia gehienekin gertatu bezala- oso bakanetan idazten den jenero bat, oso mamitsua, idazlea bertan biluzten da eta horretarako gorputzaz oso seguro edo harro egon behar da. Lertxundik badu motibo frankoa idatzitakoaz idazteko, idatzi ohi duen guztiak baduelako aldez aurretik bere ukitu pertsonala, benetan iaioa, eta ezta harritzekoa, Lertxundi baita euskalgintzan ditugun egiazko maisu bakanetakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...