martes, 4 de mayo de 2010

NIHIL OBSTAT, PUES...


Goxoa, oso goxoa, adierazgarria eta etsigarria ere bai Anjel Lertxundiren blogean irakurritakoa. Merezi du kopiatzeak geroago berrirakurtzeko asmotan, oso gogoan izatearren:

Orain hogei bat urte, Madrilen nengoelarik, Nihil Obstat rock taldeko musikariei egindako elkarrizketa bat entzun nion irratiari. Bertan, kazetariak: “Zuek madrildarrak izaki, nola bururatu zaizue euskal izen bat jartzea zuen taldeari?”. Asteburuan, lagun artean geundela Nafarroako erretaula barroko eder bat ikusten, gida batek (arte ederretan lizentziatua zela esan zigun hasieran) horror vacui espresioa baliatu zuen; “italierazko espresio ezagun bat da” argitu zigun segidan. Orain gutxi, tutore batek “etzazula latina ikasi, ezta erotuta ere!” aholkatu zion, nori, eta zuzenbidea eta judikatura (zuzenbide erromatarra ere barne!) ikasi nahi zituela esan berri zion auzoko gazte bati. Anjel Lertxundi Hitz Beste 2010-05-04

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...