viernes, 27 de agosto de 2010
BAIONAKO HOTEL DES BASQUES
Eguneko berria da, berri ona, ederra, hunkigarria ere. Goizean Berria.infon irakurri eta gurasoenera iritsi orduko aitaren ordenagailuari eutsi eta zeozer komentatu beharrean nengoela asmatu dut, halako albisteak ez baitira oso usukoak, hots, benetan txalotzeko modukoak, gogoangarriak. Itsasten dut webean azaldu bezala:
Nora Arbelbide.
Baiona
«Euskararik gabe, galdua da Euskal Herria», argi du Claire Haranek. Argi duen bezala «euskara, euskal kultura eta tradizioak bizirik segitzea» nahi duela. Enbata mugimenduko sortzaileetako bat izan den Ximun Haranen arreba euskalduna sentitzen da, nahiz eta euskara ulertu baina ez mintzatu. Eta, hain zuzen, hark ez bezala gazteek euskara ikasteko, Ipar Euskal Herriko ikastolak biltzen dituen Seaska elkarteari opari bat egitea erabaki du. Euskararen alde, Seaska baino hoberik ez baitu ikusten.
Bere ondasunak ematea erabaki du. Hau da, Baiona Ttipiko San Andres auzoko plaza nagusiari begira dagoen Hotel des Basques izeneko hotela. 200 bat urte ditu eraikinak. Hotela bera, gurasoek zuten zabaldu. Lau solairutan banatua. Apartamendu bat, hogei bat gelako hotela eta behereko solairuko lokal komertziala. 400.000 eta 600.000 euro arteko balioa dauka ondasunak.
Irakurritakoan txunditu besterik ezin dugu egin bizi garen garaiotan, non eskuzabaletasuna hain urria zein susmagarria suertatzen den, batez ere hainbat eta hainbat zilborkorrendako, zer esanik, euskaltzaletasunari dagokionez, arestitik baina ba al dira oraindik egiazko euskaltzaleak? Hau da, urteroko euskal erromerietara parranda giroan, mozkorretan egia esanda, zintzo-zintzo joateaz gain edo batik bat kanpoan edo erdaldunen aurrean daudela bakarrik euskaraz barra-barra egiten dutenak alde batera lagata. Badirudi baietz, oraindik euskarari zein euskalgintzari benetan atxikiak diren euskaltzale zintzo anitz daudela. Harritzen gaitu arras nolabait hain gazteak ez bagarenok gaur egungo euskalgintzaren egoera oso begi ilunez ikusten dugulakoz aspaldikoaren aldean, egiazko atxikimenduari dagokionez behintzat, hots, ahal den moduan euskeraz edonon eta edonoiz egiteko jarrera. Uste dugu gaur egungo gazteriaren atxikimenduak ez dituela aspaldiko indarra zein zintzotasuna, ia dena itxura dela hainbat eta hainbat euskadunen ahotan, ikastolen inguruko mugimenduak hamaika ikastolakume sortu egin dituela, baina haietariko gutti batzuk ez beste euskaltzale zintzoak. Eta Iparraldeko egoeran erreparatzekotan zer esango dugun, etengabe heltzen zaizkigun berriak zein zertzaladak ezin dira etsigarriagoak, negargarriagoak izan. Inkesta gehienen emaitzen arabera euskararen gainbehera ia erabatekoa da Iparraldean, eta baliteke pare bat belaunalditan orain arte euskaldun izan diren etxe gehienetan frantsesa nagusitzea eguneroko hizkuntza bezala. Hala eta guztiz ere, jakin badakigu jende pila dagoela euskara aurrera atera nahian, bai kultura arloan, bai hezkuntzakoan. Benetako arazoa, aldiz, betikoa, betiko lelo ezin ageriagoa eta behin eta berriro salatzekoa, Iparraldean gure hizkuntza ez dela ofiziala jakobinoen estatuan, ez dituela hegoaldean ezagutu eta gozatzen ditugun eskubideak, betiere susmopean ari dela edozein neurri edo hobekuntza aurrera ateratzen saiatzen direnean hango euskaltzaleak. Estatu frantsesak ez du begi onez ikusten gure hizkuntza, izan ere uko egin zion Europako hizkuntza gutxituen gutuna sinatzeari, betidanik oztopo edo izan du, inola ere behar bezalako ofizialtasunik edo gutxieneko onespenik onartu behar ez zaiolakoan delako frantses uniformetasuna badaezpada kolokan ez jartzearren. Eta oraindik kexu ari gara helgoaldean, gutxienez EAEn, non euskara ofiziala ez ezik, gure hezkuntza sistemaren ardatza den neurri handi batean, non tokian tokiko arazoak arazo, ia leku guztietan babestu eta onartua den.
Horregatik da hain hunkigarria Claire Haran anderearen erabakia, Baionako Hotel des Basques hotel famatua Seaska delako erakundeari oinordetzan ematea gure hizkuntzari edo Iparraldeko euskararen etorkizunari mesederik egin ez ezik, oro har hain usu susmopean egon ohi den euskalgintzari ere apartekoa egiten dio, halako oinordetzak nolabait goresten baitu. Seaskak ere emakume honen keinu ikaragarri eskuzabala merezi du.
Ni behintzat, berriro diot, zur eta lur utzi egin nau albisteak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario