miércoles, 18 de agosto de 2010

ZURUCK DA ITZULI


Bukatu zaizkigu oporrak eta ni ikaragarri pozik dagoeneko haurretaz kopetaraino nengoelako. Azkenik berreskuratu egin dut nire egunerokotasuna ordegailuaren aurrean, nire gauzaetan murgiltzeko irrikan nengoen, bai horixe. Gaur arte etxean neskame lana ez beste egiten ez nuelako, guztiari adi nireari izan ezik, beti bataren zein bestearen atzetik errieta eginez zein deidarrei adi-adi badaezpada, neskalagunarekin tirabiraka etxekoaren kontura. Gaurkoan, ordea, idazteari zein zuzentzeari ekin diot behin berriro, duda izpirik gabe benetan eta ia-ia bakarrik bizirik sentiarazten nauena, bestela akabo, bestela atsekabetzen naiz denbora alperrik galtzen ari naizelakoan.

Bestalde, itzuli ere itzuli gara Alemaniatik, hamaika gauza kontatu zein blogean sartzeko gertu, gogoa bor-bor dut, ea horrela behintzat gero eta itogarriagoa begitantzen zaidan egunerokotasun petral honetatik ihes egiteko parada dudan, ezin aurrera edo inora ez doakidan honi guzti honi muzin eginez edo gutxienez zer edo zer idaztearren, ez baitut oso gogo handirik aterabiderik ez duten hainbat idazlan tiraderan gordetakoan beste berri bati eusteko, gogoan hartuta bai, baia adorerik ez, zertarako ote, beste bat tiraderan bertsuan sartzeko edo? Ez du merezi, eta hala eta guztiz ere badakit eutsiko diodana nola edo hala nire patu beltza baita alperrikako lanetan jardutea.


Aitortu beharrean nago Berlingo azken egunotan ikaragarri ondo, primeran, igaro dudala T.rekin, egundokoa goxatu dudala kalean behera eta gora, hirian barrena tipi-tapa, batzutan ere dinbili-dandala, ea nola edo nolako pasadizoak blogeratzen ditudan inor edo inoz aspertzeke, bai azpimarratzekoak suertatu zaizkidan pasadizu barregarriak, bitxiak edota hor nonbait eta beti ezustez atera ditudan zirrarak zein gogoetak. Azken finean, idaztea horixe baita, zirradaz zein gogoetaz istoriotxoak harikaltzea; bis Später.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

UN POLVO MAYESTÁTICO

        Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...