martes, 21 de junio de 2011
AURORE MARTIN
Ulertzen dut ETArekin zerikusia duen guztiak asko eta asko bere onetik ateratzea, ni neu ere dexente atera bezala, irabazi egin dute ondo asko eurenganako gorrotoa, ernegua, ezinikusia, nazka eta oro har nahi adina. Baina, ulertuta ere eskatzen diot gorroto zein ezinikusien gainetik begiratu behar duenari, gauzak zentzunez juzkatzeko eta jokatzeko, hori dena alde batera lagatzea helburu bakar eta nahitaezko baten onerako: bakea. Badakit ere bake hori zentzunez erabiltzeko, errudunei ezin zaiela inolako saririk eman, alderantziz, nola edo hala, denboraren poderioz edo eta betiere bide baketsu zein demokratikoen bidez, kontuak kitatu behar izango dituztela gizartearekin noizbait; bestela ezinezkoa izango da, zeren eta ez baldin badago justiziarik, ezta egongo ere egiazko bakerik, behin-behineko su-eten agian luze eta beti huts bat baino.
Horrexegatik begitantzen zait mendeku garbi-garbia edota zeharkako presioa, txantaia, Espainiako Gobernuaren aldetik, Otegiri egindakoa, ETAk su-etena hautsitakoan espetxean sartzeak ez baitzuen inolako zentzurik, ez behintzat leporatzen dizkioten delitu hutsalegatik, Otegik ez baitu inolako odolezko deliturik bete, eztu inork bete ditzan lagundu ere. Areago, ezaguna da Otegik Egiguren, Ares eta abar mahaikide izan zituela Loiolako bakearen aldeko elkarrizketetan, ezaguna da ere hauek pikutara joan zirela ETAren erruz, eta are ezagunagoa da badirela urteak Otegi bakearen alde landalan ari dela bere aldetik. Bere atxiloketa da beraz erabat susmagarria, izan zituen Espainiako gobernuaren ordezkariak solaskide eta baita hein handi batean konplize ere, horrenbestez ez zen inondik ere bere asmoa su-etena apurtzea.
Antza denez hori da Espainiako Gobernuaren estrategia ETAk su-etena apurtu eta gero, erabateko presioa erakundea zeharo ito, ezabatu arte. Nik bidezko deritzot nolabait, baina inondik ez helburu hori lortzeko zeharkako bide oker eta txit susmagarriak, hau da, demokraziaren oinarriak kolokan jartzen dituztenak, besteak beste txantaia eta zer esanik ez kontraesanen politika. Bai, zer da bestela BILDU legeztatzea eta harekin batera ezker abertzaleko jende pila berriro udal zein foru biltzarretara itzultzea?
Badu zentzurik, beraz, Otegi eta bere moduko ezker abertzaleko hainbat buruzagi espetxean mantentzeak, gainontzekoek, oraindio libre daudenek, bide baketsuen aldeko jarrerak aldarrikatutakoan? Esaten digute ETA desagertu behar dela. Noski, duda izpirik gabe, baina horrek ba al du harremanik ezker abertzalearen jarrera berriekin, esan nahi dut, badute ezker abertzale berrikoek inolako ahalmenik edo eraginik ETAri halako zerbait eskatzeko? Agian azken bolada honetan ETAri emandako kolperik gogorrena ez al da izan BILDUk bildutako botoen kopuru eskerga bera?
Ba hau guztiau horrelakoa izanda, nola ulertu frantses hiritarra den Aurore Martinen kontrako euro-agindu horren iraupena, Iparraldean hautsak ikaragarri harrotu dituena ezbaita ulertzen Espainiako epaileen harropuzkeria, aurrera kosta ahala kosta eraman nahi izatea. Nola ulertu ustez edo bete egin duen delitu bakarra Batasunaren partaide izatea baldin bada, besterik ez, eta gainera Frantzian, non Batasuna, berdin dio zergatik edo, legezkoa deeeeeeeeeen. Ez du zentzurik, inondik ez, ez baldin bada, noski, Espainiar Estatuaren harrokeria hutsa Alderdi Legea Frantziar estatuan ere ezarri nahi izaterakoan, mendeku gosea edo halako zerbait.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario