viernes, 3 de junio de 2011
TALO LITERATURA
Gogoeta sorta eta agian besterik ez, saiatu arren inondik sumatzen baitut hildo narratibotik edo, edo baldin badago oso hari fin-fina omen da, gehienbat nobela izena zuritzeko eta kitto. Idazleari ez zaio batere axola, eman zioten beka bat liburu hau idazteko eta bete egin beharrean dago, otuko zaion edozein osagairekin, eta zer oto zaio, gogoeta-jario bat, erreskadan idatzitako hainbat pentsamendu edo barne-aztoramendu. Besterik ez, nik behintzat ez dut inondik ikusten, edo agian nire errua da neurri handi batean galdu edo gogaitu egin naizela irakurri ahala, beti gogoa nuela uste bat, noraino uste duen egileak bere barne-kezkak edo gogoetak benetan interesgarriak direla gainontzekoentzat, zeren ez baldi baduzu benetako istorio bat asmatu edo egituratu nahi, ez baldin baduzu inolako gogorik, asmorik edo agian talentorik -baietz ba, baduzula eta izugarria, beste hainbat lekutan ondo erakutsia gainera, baina irakurle honekin behintzat ez duzu asmatu, gogaitu duzu- benetako istorio bat harilkatzeko, izena ordea bai, baduzu, ezaguna zara euskal letreen mundu ziztrinean, irakurtzen dizute egunkarietan-eta, erosiko dizute beraz, oso ona zara zure artikuluetan, oso zorrotza, zer dela eta ez beka bat eman liburu salgarri bat egin diezaguzun. Baina, aizu, idazle hori, nola arraio harrapatu nahi al nauzu zure idazkera bestalde jaso, zehatz eta azkarraz?
Errua nirea, mea culpa egiazkoa, ez naizela jabetzen gaur egungo literaturaren nondik norako berriez, ez nagoela batere jantzita teknika edo iradokimen iturri berriez, ez dudala Uriberen nobela famatu eta saritua leitu, ez dudala entzun ere Literatura Nocilla kontzeptua, ez dakidala zer demontre den intertextualizazio delako alu hori. Baina bai, badakit hau guztiau, eta Kirmenenarekin bezala Uxuerenekin berdin suertatu zait, ez dudala deus goxatu, hasieran bai, idazkera benetan dotore eta zenbait heinetan ere hauspogin horrekin, zein ondo idazten duten belaunaldi berriek euskaraz, zer-nolako hizkera eder, zehatz eta arina. Ondo ba, baina modernoak diren aldetik ez diete inola ere betiko, ohiko, teknika narratzaileei eutsi nahi, demodé daude, bide berriak jorratu, zabaldu baino, aztertu ausaz. Ederto, baina nire uste apaletan bide horietatik ez goaz inora, ez baldin bada gogaiteraino zuzen-zuzen, azaleko garaikidetasun guzti hori ez baita ezertan mamitsua, txukuna bai, baina arina bezainbat, mamia behintzat legartzeke dago. Okerrena, ordea, inora eramaten ez nauen benetako istoriorik edo pertsonairik ez daudenez gero ni zeharo aspertu egin naiz, eta hori da, hain zuzen ere, nobela bati inola ere barkatzen ez diodana.
Non dago orduan gogoeta sorta luze eta agian nahiko gogoetatsu ere hau nolabait erakargarria, irakurgarria, bilakatzeko indarra. Beharbada zenbait gogoetaren gatz edo piperrean, beste inon ez.
Frantzian asko kostatzen da oihu egitea, oso zabar sentitzen duzu zeure burua, isiltasuna jartzen zaizu aurrean ama haserretu bat bezala bekainak jasota zer egiten duzun zelatan, belarrondokoa emateko edo ez. Ez nuen azkenean oihurik egin; isiltasun zapaltzaile honek oso zibilizatzen du bat.
...eta hala eta guztiz ere beste batzuk badira oso mamitsuak, beharbada egiazko istorio baten saiakera alperrikalduaren seinale, zizpriztin hutsak baino ez direla benetako ur lasterra bihurtuz:
fatxa izatera pasa zen gainera guk Ice Agen lehoiek elefantearekin egiten duten eran ia oihuka zokoratu genuenean, eta berak, debatea zein zen argitzeko, "ETAkoak hiltzaileak diren edo ez eztabaidatzen ari gara?" galdetu zuenean; irribarre erdi bat egin zuen gainera eta "nire anaia hiltzailea dela esaten ari zara", "...nahi baduzu beste gauza asko izango da baina...", eta amaitu da eztabaida.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario