Ezin zen falta abuztuko arratsaldeetako pantanoraino ibilaldia
sorterritik alde egin aurretik. Ezta edozein ibilaldi, ez, ez behintzat
nire oroimen minean. Haurtzaroko uda parteko pasaia, pasabidea
Gasteiztik Landaraino, Arratzu-Ubarrundia udalerriko Bergararako
Errepide bazterreko herrixketan zehar, (egiazko eta aintzinako Errege
Bidea, alafede) Durana, Mendibil, Arroiabetik zehar Uribarri-Ganboako
harri txintxarrezko hondartza kaxkar eta meharreraino, gure aitak
igerian ezkon-eraztuna galdu zuenekoa,
xelebrea egun hartakoa, ez dakit nik gure amak noizbaiten barkatu zion.
Abuztuko eguerdiak baita Landako urbazterretan ere, mahai eta aulki
tolesgarriak patata tortilla, nagusiendako ardo goxoa eta umeendako
freskagarriak. Ilunabarrera arte gurasoak eguzki galdatan edota
zuhaitzetako itzalpean potrojorran zein haurrak uretan murgildu edo ur
ondoko landan zein Etxe Zuria tabernaren aurreko zabuetan jolasean egon
eta gero, hau da, pantanotik bueltan, Duna Garagardotegiko ezinbesteko
geldialdia afari-merienda egite aldera, helduendako garagardo pitxerrak
eta haurrondako berriro freskagarriak, noizik behin gure amaren bizkar
eta aitak akuilatuta hainbat gargagardo zurrutada ere bai, eta denontzat
ordea oilasko errea ala perrito goxo-goxoak. Haurtzaroko oroitzapen
eztiak, urtero gogora ekartzen nituen gure aita hil aurretik ere
pantanora bueltan uda partean. Ikaragarri zoriontsuak izan gara, ez dut
duda apurrik, txikitan sekula ez bezala, gure aitamak artean gazterik,
eguneroko gazi-gozoak alde batera lagata, betiere pozarren. Gaurkoan
nola ez gogoratu gainera begi ertzak bete negar-malko, lau hilabete
baino ez dira igaro; "aurrera egin behar zenuke" esaten didate nik ezer
galdetzeke, ondo baino hobeto ez baneki bezala, egunez egun egingo ez
banu bezala, haren akordua berez kaltegarria balitzait bezala,
ahaztutzera behartuta banengo bezala benetan aurrera egin ahal
izateko...
miércoles, 26 de agosto de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
PRIORIDADES
Como no podía ser de otra manera esta semana, sueño que el ascensor se para en el piso de abajo para recoger a la vieja beata que probable...
-
"E ó mellor é a morte que anda de gorante de min pra me levar a par de si sen doenza.coma que se durme... Moitas veces doume ó ...
-
Recordaba ayer el comentario que le hice a mi señora hace ya tiempo a cuenta de la conversación que nos llegaba hasta nuestra mesa en form...
-
S ueño que saco a la perra de mi madre a hacer sus necesidades en el parque habilitado cerca de casa para tales quehaceres. Allí, mie...

No hay comentarios:
Publicar un comentario