-Ez zakinat, Luzia, baina Alderdi Egunara joateko jertseiarekin oso arraro sentitzen naun.
-Ze ba, Iñi?
-Forondako atrilaren gainean Euzkadiren independentzia aldarrikatzeko eta guzti gogoa dinat.
-Lasai hadi, maitea, bihar lanera joateko amerikana eta gorbata jantziko eta berriro itunzale porrokatu bat sentituko haz; ikusiko!
-Baliteke jertseia sorbalda gainean eroatea...
-Baleike, bai, ipini gerri inguruan, aber, aber.
-Hara, egia dun, emazte, orain delako furu nazioa aldarrikatzeko gogoa dinat bakar-bakarrik.
-Ikusten? Hik zer egingo huke nik zelan jantzi behar duan esango ez banik...?
No hay comentarios:
Publicar un comentario