Inoiz ez dut asmatzen "zer moduz?" Galdetzen didatenean?
-"Primeran" erantzuten dudanean harroputz larrusendoarena egiten ari naizela uste dut.
-"Gaizki, ez oso ondo, ondo izorraturik, inoiz baino okerragorik" eta enparatuak esan ezkero pena eman edota rolloa bota nahi dudala ematen du.
-"Hainbestean" esanez beldurrak nago galdetu didana nire aurretik bistatik lehenbailehen galtzeko gogoa dudalakoan dagoen.
-"Zuri ze ostia axoka dizu! zakarregia omen da.
-Ez adituarena egiteak oraindio lotsarazten nau.
Horrenbestez, aukera bakarra geratzen zait, inorekin konprometitzen ez nauena, baina agian nitaz ezer onik adierazten ez duena, baliteke otzanegia naizela bakar-bakarrik, orori men egiten diodala eta abar: "ondo esan beharko".
No hay comentarios:
Publicar un comentario