viernes, 15 de noviembre de 2019

ASTEKOAK


Sasikumea zer den galdetzen baldin badidazue... Lasai zaitezte, haren bila dabitz eta. Halere, irudia gordin-gordina da, noski; baina, hartzazue gogoan urtero, ez baldin bada horrela, beste hamaika eraz ere akabatzen dituztela galgoak euren jabeei balekoak ez zaizkienean. Txakur bat argazkian bezala botatzen duenak zu ere botako zintuzke aukera edo aitzakia egokia izan ezkero.





Lagun on batek bidalita, oso: "Gazteak euskara nola hurbildu". "Ahotsak" proiektuaren pasarte bat da, Gasteizko euskarazko ahotsei dagokienaren lagin bat hain zuzen ere. Gero eta erakargarriagoa/premiazkoagoa egiten zaidana, batik bat kanpokoei Gasteizko euskaldunon errealitatea ezagutaraztearren, bertan azaltzen diren ia gasteiztar euskaldun guztiek hizpide baitituzte kanpokoek Gasteizko euskarari buruz dituzten aurreiritziak.







Badira hainbat hitz gaur buruan darabilzkidanak: poza, itxaropena, arindua, adorea, adarjotzea, arduragabekeria, gezurteroak, egonarria, egonkortasuna, egonezina, nekea, bakea ... Eta gaurgero hedabideetako Bruneteari muzin egin behar, ze bestela...






Gaina jo zuten
Putzu ilun bat ziren,
Ta zuek denok.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

DE CASCADAS Y POZAS VÍRGENES, LAMIAS NO TANTO Y ALEGATO CONTRA EL TURISMO DEPREDADOR

      Cada año más gente por todas partes y sobre todo dando más por culo. Yo todavía no he metido el pie en el mar desde que comenzó el ver...